Oñati (Gipuzkoa)

Eskolan mojekin

Eskolan mojekin Ospitalean hasi zen eskolan mojekin. Orduko umeek negar asko egiten zuten eskolan.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-049-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Ospitalean hasi zen eskolan mojekin. Orduko umeek negar asko egiten zuten eskolan.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta eskolan nun ibilli ziñan?
- Ni eskolan? Ba lehenengo guk Ospittala esaten gotsan, oin Residentzia esaten dan moduan orduan Ospittala zan, ta monja eurak erabiltten ebein eurak hori, Ospittalian, harik eta ba ez dakit nik maristetara zenbat urtekin pasaitten giñen, han bost gela egozen, hamalau urtera arte izaten zan, ba 7-8 bat urte arte? Ospittalian izaten zan, parbularixuak oin dian moduan, monjakin, eta gero Maristak, hemen gure sasoian Maristak euzen.
- Unibersidadian?
- Unibersidadian, ziran bost gela, atzenengo gelan batzuk bi urte itten ebein, baiña hamalau urte arteko zerak maristekin izaten zan, herriko gehixenak, auzuetatik hola batzuk etorten ziran, beste batzuek ez, baiña kaleko mutikuak hara joaten giñan maristetara.
- Eta monjetan, ze moduzkuak ziren monjak?
- Bueno, ez dakot nik holako... bueno! Ni akordaitten naizena da oingo aldian umiak itten zittuein negarrak eskolara ta fateko, bueno, ez dakit zeatik izaten zan.
- Gogorrak zian?
- Ez, bai zera, gogorragatik ez, ez geontzen ohittuta edo, ez dakit zeatik izaten zan, gogorragatik ez, monjak zela izango zien ba gogorrak. Ez, ez, nik ez dakot... ba, bakarren bat betik egoten da, ezta?
- Zorrotzagua edo.
- Baiña ez dot uste, ez dot uste, sarrittan merezi be bai noizian behin zapladako bat. Baiña negarrak, kalietan ekusten ziren umiak arrastan eruan ezindda eskolatara, nik hori geruau ikusten neben nere sasoian ez, baiña geruau ikusten neben zelako negarrak, geure denporan be ume batzuk jarten ziran erueten euein momentutik jarten ziren urteteko ate kontran ta negar ta negar ta negar, hola baiña, baiña...
- Eskolan bertan?
- Eskolan bertan horixe, bueno, negarrak izaten ziran... pufa! Izugarrixak itten ebein. Zeatik? Ez dakit. Oin oingogo umiak hainbeste gauza ikusten (di)ttue oin umiak, ba oso gutxik itten daue, nere illobia oin hasi da eruaten, banakan batek edo hola, igual egunen baten beorrek be ingo dau igual, ezta? Baiña oin zortzi egun egonda gaixorik bai, ha bueno, esan otsanian amak ikastolara, "echando betún" deziditten joateko.
- Diferente.
- Bueno, eta ba oin dakoi jostailluak, beste modu batera zeraittettue, eta orduan ez euen ez jostaillurik eta ez istorixarik!

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia