Oñati (Gipuzkoa)

Kanaleko harraskak eta zerrategiak

Kanaleko harraskak eta zerrategiak Ubarkaldetik San Migel errotaraino ur-kanala zegoen eta bere bidean garbitoki batzuk eta bi zerra zeuden. Etxeetan ura bazegoen arren, garbitokietako ur hotzetan garbitu behar izaten zuten arropa.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-049-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Ubarkaldetik San Migel errotaraino ur-kanala zegoen eta bere bidean garbitoki batzuk eta bi zerra zeuden. Etxeetan ura bazegoen arren, garbitokietako ur hotzetan garbitu behar izaten zuten arropa.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Oseake, herri guztian zihar zoian kanala, ezta?
- Herri guztian zihar, bai, bai, bai. Hori kanalori, pentsa eizu, hasten zan gaur Ubarkalden etxiak, hantxe hasten zan errekatik, ta leheningo erabiltten eben hor gaur Olakua, Poligono Olakua dan zerian, hor euen zerra bat, harek erabiltten eben leheningo ur horreik, harek botaten zittuan errekara, gero berau atzera berriro hartzen zan, ta herri dana kanalak trabeskaten eben hori.
- Baiña hori errekia ez zan, hori kanala zan, ta...
- Hori kanala zan baiña errekako urak erabiltten ziren.
- Herrixak indako kanala zan? Zeiñek egin zeben kanala? Herrixak indakua? Zuk holan ezagutu zeben?
- Guk hola ezagutu geben. Ba bai, seguru asko hori herrixak inddako lana izango zan, bai, bai, porke lehen esan dotsuten moduan labaderuak ur horrekin balixaitten ziran.
- Lehen herriko bizi lagun guztiak kalera fango ziren erropak garbitzera.
- Erropak garbiketara? Bai, bai, dudarik be ez, hori duda barik.
- Eta orduan, baiña, etxietan ura egongo zan
- Ura, bai, bai nik nire etxian betik ezagutu dot ura.
- Erropak garbitzeko…
- Bien, baiña ez zan egoten hainbeste aukera, fregaderatxo bat, eta zu, zazpi anai-arreba, gurasuak, erropa asko juntaitten zan. Oin besteko igual sarri ez zan garbittuko erroparik baiña barriñokada ederrak hartu bai, eta danak haraxe joaten ziren.
- Eta ze anbiente egoten zan labaderotan?
- Ona, egongo ez zan ba? Andrak juntaitten ziranian? Klaro ke bai, ona. Bai, bai, horixe, "lo que pasa que" betik ura hotza, eta neguan be erropak garbittu in bihar eta ur hotza. Oingo moduan ezta? Ur epela ta zerian, ur hotza.
- Ez baiña esan nahi dot kalian be giroa egongo zala, kantuan andrak eta.
- Kantuan ez dakit baiña kontu-kontari? Bai horixe, bueno! Klaro ke bai. Hori oingo gaztiak ez daue ikusi, baiña guk hori holaxe ikusi dogu eta ... Hor kanala egon danik be askok jakin be ez daue ingo oingo gaztiak, baiña ondiok arrastuak badauz. Zuk San Martin ezaguketan dozu? Zein dan San Martin, Roke Azkune? Roke Azkune be ezta? Ez. Bueno ba hemen badau ba rotonda bat hona etorteko? Harek kaliak jarraiketan dau ba Legazpi aldera edo Zumarraga aldera? Han oin Gaztetxia in daue, hor San Martiñen? Bueno ba, horren azpixan dator, ondiok be hor dator kanala, hondatuta dau, e? Lurrikarakin hondatu indda baiña zati bat ondiok han dau bistan, bai.
- Azkenian hori da herrixaren antolaketia edo, ez?
- Klaro ke bai. Horrek falta itten eben eta ba zu, momentu hartan haxe holaxe aprobetxaitten zan, bai.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia