Elorrio (Bizkaia)

Gazetako errotak eta turbina

Gazetako errotak eta turbina <p>Bi auzo-errota zeuden Gazetan, bata garirako eta bestea artorako. Argindar etxearen historia. Lau urte zeuzkala sartu zen argia etxean. Pozez zoratzen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ELO-031-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Bi auzo-errota zeuden Gazetan, bata garirako eta bestea artorako. Argindar etxearen historia. Lau urte zeuzkala sartu zen argia etxean. Pozez zoratzen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Errotia zeuek ez ziñuen eukiko, ezta?
-Errotia hor ehun metro be ez, hur-hurrien etxetik. Gazetan euezen errota bi, baten euezen harri bi garixe eittekuak, eta gure etxe ondokua artua eitteko. Ipiñi errotia martxan, presia bertan euen, da taluak eta eitteko uruna, [gu mutikuak] holan bigun-biguna hartu da eskuen raa! pelotie eitten zan, ura oso latza euen ganauei ero emoteko. Harrixa altzau pixkat [da urtete(n) eban granulaua], uruna ona eitteko ha hartu holan uruna, bra-bra! botatzen eban urunak kajora, da hola hartu ta pelotia eindda; ha izaten zan, e.
-Errotia ze zan, auzo-errotia?
-Auzo-errotia. Auzo-errota bi. Deposittua euen... Bueno, nik esangotsut lelengo argi-inddarra. Nik lau urte; lehenao umetan ez euen argiik, karburua ero zera, ta eiben deposittua etxetik bastante... kilometrua ta baiño gehitxuao, eta eiben depositto haundi bat. Eta ha segittuen esateben bete zala deposittuoi. Hemen Elorrixon bastante jente ekixenak esan ei etsen ha deposittua txixa eitten jun biko zarie ero hori deposittuoi betetako. Baiña zela manantialak onak euezen, segittuen bete zan deposittua, itxuria. Eta Anguzarko bat zan zeroi, argi-inddarreko jefioi, Paulino izena euken bat. Ta behien ein eben etxetxo bat, oin be han dau eta han ipiñi eben turbina bat, da handik kable bat gure osabia bizi zan lekura, da etxetik emoten otsan argixai, ipintten eban martxan turbiñioi be. Da ha zan pozan bonbillok ipinitta, argixoi ikusi giñuenien zoratzen danok pozen pozaz. Argixoi han [agertzen] dzzi... suabe-suabe bonbillok ixotu eben eta bueno! Nik lau urte neukazela. Da gero oiñ herrixek sartu zittuen urak, urak herrira bajatu zien eta oin argixa Iberduerokua ero dau emonda Gazetara.
-Goguan daukazu etxera argixa aillegau zan lelengo eguna?
-Eguna, eztaukat fetxaik eta. Lau urte neukazen. Da hori Anguzarkuoi Paulino ha zan jefioi, harek zertu eban dana. Honbre, hoixe akordetan nazena.
-Pozik, ezta?
-Bueno! Zoratzen danok etxian. Harek han kandillatxua eta behin illundutakuen gabien ohera aguro.
-Zenbat bonbilla egoten zien etxian?
-Ba bastante ipiñi eben, habitaziño bakotxien bonbilla bat, kortan da kamaran be bai, eta gero gure osabiak eitteban gabian hor hamarrak ero inguruen, "media luna" esaten moruen, argixa bajau eitteban, gutxiao gastetiarren ura ero, etxetik, bolante bat euken kuartuen, da handik ipintten eban ba argixoi bajauta jentia erretiretako holako orduen. Gau guztien egoten zan argixa baiña gero goxien kendu eitteban.
-Zela kontrolatzen zan, uran pasuakin edo?
-Urak zela goittik behera... Gaur be han eongo die oinddion honek kolauzko tuberixia, [holakoxe] tubuak. Eta deposittua bastante haundixa ein eben goixen, ondo. Da han etortzen zan ura, bueno, leku bittatik, ur asko etorten zan.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia