Oñati (Gipuzkoa)

Garbitoki eta ur-saltoak

Garbitoki eta ur-saltoak Roke Azkuneko presan ikasten zuten igeri egiten. Arrue lantegian Etxatxon hartutako urarekin sortzen zuten argindarra. Portalekuko garbitokian garbitzen zituzten arropak.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-049-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Roke Azkuneko presan ikasten zuten igeri egiten. Arrue lantegian Etxatxon hartutako urarekin sortzen zuten argindarra. Portalekuko garbitokian garbitzen zituzten arropak.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta erreketan baiñurik eta...?
- Baiñuak? Bai, bai, bai, hortxe bertan be, errekak bi horreik juntaitten ziran lekuan, Ubao errekiak, Roke Azkune badau ba oin hor? Hor euen presia bastante haundixa, 5-6 metroko saltua ta presa azpixa zan pozu bat ederra, hor inguru hortako mutiko danak han igarixen ikasi ebein, nik neuk ez neben ikasi baiña ha izaten zan igari lekua, bai.
- Eta esan dozu Urien lantegixa edo, Urien edo zelan esan dozu?
- Ez, Urien ez, Arrue, Arrue Hermanos zan, aixkorak itten zittuein hor, bai, aixkorak, ez zan hola langille askoko zera baiña igual hamar bat lagunek lana ingo ebein, bai, horreik eukein euren ura; Etxatxoko presia, Etxatxoko presia zuk errekien sentiduan begiraketan badozu, ezkerreko aldian han San Martin azpixan dator kanala, horrek kanal horrek ekarten eben ura lehenengo Portalekura, Bar Aranzazu, haren aurrekaldian euen labaderua, erropak garbiketako.
- Nik labaderua ez dakot goguan.
- Erropak garbiketara lehen ez euen etxetan labadorarik, nere amak eta nere arrebak hara joaten ziren erropakin; ur hori pasaitten zan handik labaderotik, eta labaderuen albotik beste kanaltxo bat joaten zan ba Triana, Triana Txaton etxia ta badakitzu zeintzuk diren? Mardona ta bai. Bueno ba, haren atzekalderaño joaten zan eta gero handik sartzen zan Arruen fabrika atzekaldera, eta harek eukan izugarrizko pozua, izugarrizkua edo, nehiko pozu haundixa, arginddarra sortzeko, berak sortzen eben arginddarra falta itten otsanian, ez euenian arginddarrik, berak eukan saltua han eta handik sortzen eben arginddarra, bai, eta gero horrek jarraiketan eben, ur horrek jarraiketan eben ba, ze esango dotsut nik, Santurrutxura, zan baserrixa nehiko fanmosua hemen, ortuak eta eukan ba barazki zerak, ta han euen beste labadero bat.
- Horrekin akordaitten naiz.
- Han euen beste labadero bat, horrek kanalorrek beorrek jarraiketan eben hemen Bidebarritta hemen danian Santa Anaraiño, Santa Anan monjan terrenotan sartzen zan eta urteten eben oin polideportibuan aparkamientua egin daue ba?
- Ha lurpekua?
- Ez, ez, gaiñian, gaiñian, hor kanala danian gaiñian joaten zan ura lurpeian ez, hemen Bidebarrittako ortu danak ha ura aprobetxaitten euein erregaitteko, hemen hau dana lehen ortua zan, e? Hau dana, bai alde batera eta bai bestera, errekiaz honuntza dana ortuak ziran, ta ha kanala aillegaitten zan zeraiño, San Juan Kaleraiño, eta oin aparkamentu subterraneotarako sarreria in dauen lekuan euen beste labadero bat. Baikotzak, auzounak baikotzak bere labaderua eukein, hemen euzen mordua euzen labaderuak, kontaitten hasi ezkero. Ta han euen bat. Ta gero handik, hango labaderuan erabilli ur hori eta justo oin Turismo Bulegua badau ba? Han in daue ba ze bat, ze in daue, lehengo errota baten, zera in daue holako, lehen errotak zela funtzionaitten ebein, bueno ba han harek ur harek urteten eben errekara ja. Hori kanalori hantxe akabaitten zan. Hori urori be erabiltten eben han San Juan Kalian oin Turismo Bulegua dauen lekuan lehen euen zerria, eta harek zerra harek be hori urori erabiltten eben arginddarra egitteko.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia