Zazpi apaiz Oñatin
- Proiektua: Deba eskualdeko ahotsak - Oñati
- Elkarrizketatzailea(k): Aintzane Agirrebeña - Kepa Elortza
- Data: 2008(e)ko azaroaren 06a
- Iraupena: 0:01:40
- Erref: ONA-046/005
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Elizarekin lotutako pertsonak , Herria, azpiegitura » Garraioak » Autoak
Transkripzioa
- Leheningo etorri ziren hona... Zabaleta, don Leonardo Zabaleta, hemen etxia eukein gaiñera horreik, eta bestia zan don Dionixio, hori mutillen kongregaziñokua zan parte, eta gero don Miel, eta... Don Miel grazia haundixa itten eben sermoia itten, egun baten esan oskun: "Ni gaur hona etorri naiz, eta eztakit atzera fango naizen". Berak holaxe itten eben, holaxe. Hari mehe-mehe-mehe baten txintxilizka gaozela han danok. Eta nere artian: "Ez al da ba etengo momentuan behintzet, dakozun pixuakin" pentsaitten neben.
- Zer zan, haundikoten bat?
- Holakotxia, trena lakotxia. Esaten euen gaixorik egon zala eta gero orduan ofreziu ebela, osaketan bazan, apaiz fateko, baiña kosta in xakon puxka bat itxuria hor, hor, tramo hortan, baiña aurrenengo puntan, klaro, Oñatin herrixan 7 abare zerak, elizbarrukuak, 7, eta gero entierro bat bazan be, goikua bazan..., gora urteten euen, Itturritxoraiño; Kalebarrikua bazan Kalebarriraiño, illariak urteten euen. Baiña illararik haundixena egon zan hor, egon zan izugarriko zer bat, akzidente bat pasonibelien, Oñatin, oin dala 50 urte inguru.
Egilea(k): Kepa Elortza
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!