Doktrina ondo ikasten zen; komunioak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ELG-014-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Doktrina elizan bertan ikasten zuten. Garai hartan lau apaiz zeuden Angiozarren. Don Inazio apaizak gogor hartzen zituen. Doktrina ondo ikasi zuten, bai gaztelaniaz eta bai euskaraz. Bi komunio egiten ziren: handia eta txikia. Ospakizun berezirik ez zen egiten baina traje berria eginez gero pozik.
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Elgeta.
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Alberdi Bilbao
- Data: 2006(e)ko irailaren 20a
- Iraupena: 0:01:35
- Erref: ELG-014/011
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Elizarekin lotutako pertsonak , Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Sakramentuak , Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Doktrina
Transkripzioa
-Eskolan bertan ikasi zenduen dotriñia?
R: Elixan. Koruan-eta.
S: Lau apaiz zagozen orduan Angiozarren, lau apaiz. Orduan? Orduan dotriñia bai ikasi giñuan ondo.
R: Batek gaiñera, abade batek palo batekin edarrak emoten [zittuen] harek be, don Ignaziok edo. Harek be emuten zittuen, abade batek be.
S: Danak ahaztu jaku, baiña dotriñia ikasi orduan? Dana, dana.
R: Oin be ze pasatzen jakue ba? Komuniua eitten dabe eta gero akabo. Gero ezta iñor elixara fan be eitten-eta; gazte-jenteik. Elgetan ez behintzet.
-Dotriñia ondo-ondo ikasi...
R: Hoixe. Erderaz eta euskeraz, bixetara ikistta gaiñera, e!
-Bixetara?
R: Bai, bai.
-Komunixua eitteko derrior jakin bihar?
R: Txikixa eta haundixa, bi komunio eitten giñuzen, e!
S: Nik bata Angiozarren egin naban txikixa, eta Elgetan, beratzi neskakin, beratzi neska eta neu bakarrik, komunio haundixa.
-Zenbat urtekin izaten zien?
R: Zazpi txikixakin eta hamar-edo zera.
S: Hamar baiño gehixao ein naban nik haundixa.
R: Hamar, hamabi, hortxe.
-Egoten zan zelebraziño espezialen bat? Gaur beste ez, baiña...
S: Orduan be traje barrixa-ta.
R: Igual haundixena txikixai igual orduan, e!
S: Nik haundixa ein nabanian hamen honainoko [orkatilarainoko] prakakin ein naban. Lotu hamen-eta.
R: Hori izaten zan, lelenguai trajia eta gero igual [bestiei]... Bai, aprobetxatzeko.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!