Oñati (Gipuzkoa)

Gaztak egin eta saldu

Gaztak egin eta saldu <p>Ardi-zainketara basora mutilak joaten ziren. Gazta aitak eta amak egiten zuten eskuz, prentsarik gabe. Kalera eramaten zuten saltzera gazta, plazara.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-045-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Ardi-zainketara basora mutilak joaten ziren. Gazta aitak eta amak egiten zuten eskuz, prentsarik gabe. Kalera eramaten zuten saltzera gazta, plazara.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta lehen esan dozu ardizain eta egon bihar izan ziñaziela, mendixan?
- Ez, etxe inguruan, gu etxe inguruan. Mendira be fan bihar zanian mutikuak faten ziren, mutikuok edo, aitta edo faten zan. Gu etxe inguruan.
- Zenbateko artaldia?
- Artaldia? Haundixa, artaldia esaten dozu, ezta? Ba berrogei bat edo, berrogeta hamar edo; ez behintzet hola ehundaka ta ardixak eta, ez. Baiña oso gutxi be ez gittun eukitten, oin gutxiago eukitten dou.
- Biharrik be ez hainbeste oin.
- Ez, biharrik be ez. Orduan baiño zainketako lekuak eta hobeto ifiñitta dakou oin, zerradurak eta formal ifiñitta, baiña orduan baiño ardi gutxiao dakou oin.
- Ta esan dozu lehen gaztaia be itten zenduela, ezta?.
- Baitta gaztaia be.
- Zeiñek itten zeban, amak?
- Gaztaia? Bai, jeneralian amak itten eben, aittak be bai batzuetan.
- Eta zelan, zelan eitten zeban?
- Gaztaia? Ba ointxe itten dan letxe: gatzeixa emun esniari, gogorketan zanian batiu dana, eta gero hola eskuakin batu mamiñori eta gero bota gaztanontzira, eta estutu fuerte, eta etara eragin dakon gazurok eta gaztaia.
- Gero prentsan ifintten zeuen?
- Ez, prentsarik ez geukan guk, guk eskuaz zertuta bakarrik itten geben. Baiña eskuakin be ondo estuketan da, haxe denpora gehixao ta danak bihar baiña. Gero keia emun ta.
- Nik mutikotan eukitten neben, mutikotan nere lana izaten zan pago abar berdiak keia itteko ekarri.
- Keia itteko, keia itteko ekarri bihar.
- Holakotxe aixkoratxua izten nostain, "Aiba mutikua, ekarri egurra keia itteko".
- Pago zezpalak eta izaten zien onenak, gaztaiñazkuak kee baltzaua botaten euela ta, haik kolore txarra emuten otsailla ta, pagua ekarten ibiltten giñan gu be.
- Alaba: arto kaskarak eta.
- Bai.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia