Oñati (Gipuzkoa)

Lehen jaunartzea; Gabonak

Lehen jaunartzea; Gabonak <p>Bederatzi urterekin egin zuen lehenengo jaunartzea. Bere alaba batek bost urterekin egin zuen. Gabonetako ospakizunak eta Erregetako oparitxoak.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-045-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Bederatzi urterekin egin zuen lehenengo jaunartzea. Bere alaba batek bost urterekin egin zuen. Gabonetako ospakizunak eta Erregetako oparitxoak.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta komunixua, komunixua nun egin zendun?
- Komuniua? Oñatin.
- Kalian?
- Bai.
- Parrokixan?
- Bai, parrokixan.
- Eta zelakua, zelan izaten zan lehenao?
- Lehenao? Ointxe letxe. Dotriñia jakin bihar izaten zan. Dotriñia preguntaitten euen ta erantzun in bihar, eta ikasten dauenak itten euen eta bestela hurringo urterako ez ekixenak.
- Eta joaten ziñazien diferente jantzitta edo?
- Euki ezkero bai, euki ezkero diferente jantzitta, baiña orduan zuriz jantzitta banaka batzuk faten zien bakarrik.
- Eta neska ta mutil batera itten zenduen?
- Bai, batera.
- Zenbat urtekin itten zan?
- Ba zortzikin edo beratzikin, nik beratzikin in neben. Hemen gure aldameneko etxian euen neska bat tartamutia zan, eta ha ni baiño zahartxuaua zan eta nerekin, ni lagun nebela fatiatik, ni fan nintzan zortzi urtekin, beratzikin jeneralian itten zan, ta ha beratzikin, bixok faten giñan. Ha bakarrik ez bialketiatik.
- Oseake urte bete aurreratuta in zeben zuk leheningo komunixuori?
- Bueno, bai. Gurian honen ahizpiak lau urtekin, lau-bostekin, bostekin in eben.
- Bai? Zelan ba bostekin?
- Alaba: nik dakot ahizpa bat minusbalia, onddiok be poliosa jota dago. Orduen ez euen oingo moduko eskolara fateko eta ikasteko erosotasunik, umiak eskolara...
- Orduan ezin lekien, eskolarik ez euen auzuan bertan, edo beuen baiña ezin gekien eruan eskolara, eta euki geben Eskoriatzan, zazpi urte in zittun ezta?
- Alaba: baiña bueno, etorten ziran, maistria etorten zan etxera, abaria be bai. Gero, ha etorri zanian bertan irakutsi otsain dotriñia eta geuk geure artian eta preparau zan komuniua itteko. Ta bestia txikixaua ba onduan egoten zan, ta harek lau urtekin ikasi eben, bueno, karretilla bat.
- Harek ikasi eben, bueno, eskolia harek, dotriñia eta be(hi)ntzet ikasi eben...
- Alaba: ikasi eben komuniua itteko, karretilla baten ikasi eben, ta lau urtekin. Orduan don Juan etorten zan eta astian pare bat buelta edo harek itten zittuan eta harek gura eben lau urte eukala eta beekixela bai eta eragin in bihar xakola eta lau urteko umia zela eruango zeben ba, be(hi)ntzet bost urte arte be(hi)ntzet itxi iozu. Bost urtekin in eben harek.
- Ba hori rarua izango zan, ezta?
- Alaba: ba oso rarua.
- Eurak, abariak eurak onartzia be hori ittia.
- Alabia: berak gura eben ittia, klaro, harek, ha onduan hantxe egoten zan bai entzuten, bestiak ba txikixak dana ikasi eben, ta klaro, komuniua itteko preparau zanak beste beekixen lau urtekuak, ta orduan ba esan euen, bueno, honek dana daki ta egin in bihar xako, holakorik ez da ikusi ondiok bai, eta eragin in bihar xatzu, ta esan otsan ondiok lau urteko umia zertara doia, ez daki zertara doian ta...
- Ta zuek in zenduenian komuniua, gero zelebraziñorik edo eitten zan? Zelebratzen zan gero?
- Bai, zelebrau, zerbait partikulartxua betik itten zan.
- Oingo moduan erregalorik eta ez zan egongo.
- Ba, erregaluak be bai, erregalotxuak izaten ziren, ez oin lako erregalotzarrak-eta, baiña erregalotxuak orduen be gustora hartzen zien.
- Eta Erregenetan? Egoten zan erregalorik?
- Baitta Erregenetan be, erregenetan be izango bada mandarinatxon batzuk edo pikuak edo zerbaitzuk betik izaten ziren, eta gustora, oin besteko […] gaiñera.
- Ta Gabonetan? Jateko ezpeziala eukitzen zenduen?
- Bai, Gabonetan be betik izaten zan zerbait, Gabonetan be Gabona hutsak zelebraitten zien.
- Eta zer jaten zan Gabonetan espeziala?
- Espeziala? Ba bakaillaua ta ardin bat hil eta buzkantzak eta holakoxiak. Orduan be zerbait moldaitten zan.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia