Baserriak gutxituz; karea
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-045-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Deba eskualdeko ahotsak - Oñati
- Elkarrizketatzailea(k): Aintzane Agirrebeña - Kepa Elortza
- Data: 2008(e)ko azaroaren 06a
- Iraupena: 0:04:43
- Erref: ONA-045/011
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Baserriari lotutako lanbideak , Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriaren historia eta kokalekua
Transkripzioa
- Eta auzua zelakua zan auzua? Asko aldatu da? Uribarri auzua asko aldatu da?
- Uribarri auzua? Ba etxiak hustu in dira bastante, harrezkero, ointxe lakotxia auzua. Etxiak eta, etxietan jente gehixago baiña etxe hutsak oin gehixago orduan baiño; ordutik jausittako etxiak be badagoz, Erostegi Haundixa bat, […] Etxebarri beste bat, Soraluze beste bat.
- Alaba: etxian egon itten zan jentia, eta oin, ba, danak kanpora faten dira ta, aitton-amonak bakarrik etxian.
- Aittak baserrixan biharra itten zeban?
- Bai, bai, baserrixan, gure aitta sekula ez zan ibilli beste lekutan lanian. Baserrixan.
- Eta ze itten zeban aittak kanpuan biharra eta amak etxekua?
- Amak kanpuan askotan, amak aitten ondorian basuan ta soruan ta, danian. Geu be bai, harein ondorien.
- Esan dozu sei anai-arreba ziñaziela, ezta? Zeu gaztena?
- Ez, ni erdikua, ni hirugarrena. Bi zaharrauak eta hiru gaztiauak.
- Zela ziñain, zenbat mutil eta zenbat neska?
- Lau neska eta bi mutil.
- Orduan umetatik gurasuei lagundu bihar biharrian, ezta?
- Bai.
- Ta basuan ta ze lan, ze bihar itten zenduen?
- Basuan, ba, egurrak ebagi eta ekarri ta pillatu ta holakotxiak.
- Alaba: idak ebagi ta.
- Bai, idak ebagi ta.
- Alaba: otak be bai, karobixa erreteko ta.
- Baitta, karobixa erreteko otak ebagi ta.
- Bai? Bazeukatzuein karobixa? Karobixa etxe onduan zeukatzuein?
- Bai, etxe onduan geukan.
- Alaba: neu be ibillitta nao karobixa erreten.
- Eta zelan itten zan karia?
- Karobixa erreten? Lan asko. Itten zan harrixa ekarri eta harrixakin kargau, karobixa kargaitten be ez eben edozeiñek kargaitten karobixa, e? Gure aittak bai, gure aittak karobi asko kargau eben, etxian be bai eta etxetik kanpo be bai. Hari arkua hartu bihar izaten xakuan, gero bete harrixakin, eta gero sua emun eta ha harrixa karia in arte segiru emuten jardun bihar, gau ta egun. Zortzi bat egun bihar izaten zien karobixa erreten eta ha erreteko otak ebagi ta, pillatu ta, karriu ta, in bihar izaten zien.
- Eta gero zertarako erabiltzen zan karia?
- Karia? Karia gauza askotarako, etxia zuriketako be bai, morterua eitteko be bai, oin porlana moduan orduan kariaz itten zien eta holaxe gauza askotarako.
- Sororako be bai, ezta?
- Sororako be bai, soruan zabaldu be.
- Eta arrautzak gordeteko itten zeuein karia-letxadia, arrautzak gordeteko?
- Arrautzak? Baitta, arrautzak gordeteko be bai. Arrautzak be gorde izan gittuan.
- Letxadia indda, ezta?
- Letxadia in ta letxadatan sartuta.
- Hantxe.
- Zenbat aldiz itten zeuein karobixa urtian?
- Karobixa? Ba urtian hiru bat aldiz edo holaxe.
- Hiru?
- Bai. Beti igual ez, e? Batzuetan gehitxuao, beste batzutan gutxitxuau, ahal gebenian ahal geben beste.
- Eta ikatzik eitten zan inguruetan?
- Ikatzak? Geuk ez geben sekula be in ikatzik. Hor Olabarrin egon nintzan lekuan bai, han itten zittuein ikatzak.
Egilea(k): Kepa Elortza
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!