Oñati (Gipuzkoa)

Ume jolasak

Ume jolasak Umetan jolasik egiteko astirik ez zuten izaten. Hala ere, "sapakonetan" (tortolosetan), "afielka" edota sokasaltoka egiten zuten batzuetan. "Afielka" eta "sapakonetan" jolasak azaltzen ditu.
Umetan jolasik egiteko astirik ez zuten izaten. Hala ere, "sapakonetan" (tortolosetan), "afielka" edota sokasaltoka egiten zuten batzuetan. "Afielka" eta "sapakonetan" jolasak azaltzen ditu.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta umetan eskolatik urtendakuan ta eukitzen zenduen jolasteko...
- Ez, ez zan egoten jolaserako astirik, aguro etxera.
- Lanera.
- Bai.
- Eta orduan jolasik bapebe ez zenduen itten?
- Ba bapebe, bittartia geukanian apurren bat bai, baiña gutxittan jolasen, gu jolasen ikasi be ez geben in.
- Domeketan eta zerekin entretenitzen ziñazien?
- Zekin entretenitten giñan? Ba sapakonetan ta afielka ta sokasaltoka ta holaxe.
- Sapakonetan ta sokasaltoka badakit zer dan, baiña afielka ez dot sekula entzun.
- Afielka ez? Ba afiela hemendik horko aldera bota bai...
- Afiela, afiel-afiela?
- Bai, afiela bota eta han in hola kuadrotxo bat, arrastotxo bat, eta hara kuadro barrura sartzen dabenak irabazi.
- Afiela, erropairi ifintteko afiela?
- Bai.
- Oseake balonzestuen antzerakua orduan.
- Bai.
- Alaba: kaniketan antzera.
- Eta asmakizunak esaten ta, holaxe.
- Eta etxian kontatzen zetsuen ipuiñik edo? Kontu zaharrak edo? Amak edo kontatzen zetsuen ipuiñik edo istorixarik edo pasadizorik edo?
- Amak eta? Bai, beti be kontaitten zittuan, baiña haik be gabetan ohera fateko deziditten egoten ziren, kantsauta ta, ez euen eukitten gurekin barriketan egoteko gogorik be.
- Eta bestia, sakaponetan edo, sapakonetan, zela jolasten zenduen?
- Sapakonetan? Ba sapakonetan, sapakonak bota bai, hola mahai baten gaiñian edo alturatxo baten gaiñian, eta gero jarri eta pelotia gora bota eta pelotia goixan dauen bittartian buelta eragin hairi ta...
- Alaba: gaurko umiak sapakonetan ez daue ikusi.
- Zer danik be ez.
- Alaba: gaurko umiak ez dauela ezagutu sapakona.
- Ezagutu be ez euen ingo sapakonik.
- Guk bai.
- Honeik bai baiña.
- Alaba: sapakonak dira "tabas".
- Guk tortolasak esaten dogu.
- Tortolasak?
- Honeik tortolasak, bueno, izen asko dakuei, leku baikotzian izen bat.
- Zela?
- Honeik esaten daue "tortolasak" sapakonairi.
- Guk sapakonak. Beste batzuek erderaz "tabas" izango dira.
- Eta kanturik eta itten zenduen?
- Kantuak? Guk kantu gutxi itten geben.
- Hola, jai egunetan ta Gabonetan eta ingo zeuein?
- Bai, itten geben.
- Oingo antzera.
- Bai.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia