Oñati (Gipuzkoa)

Ile-apaindegian txanda txapen bidez

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-039-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Ile-apaindegian txanda lehen txapa batzuen bitartez hartzen omen zen. Taula bat zuten txapekin eta bezero bat etorri eta ile-apaindegia okupatuta bazegoen, ordua jarri eta txapa hori ematen zioten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Hona sartzeko, edo behintzat ulia mozteko, betik txanda eskatu bihar da?
- Ba normalmente hemengo ohitturia hori izan da, nik hasi nintzanetik, oin telefono bidez eta lehen ba txapa batzuk eukitten gittuan, bakoitza bere numeruakin eta ha izaten zan zera, oingo telefonuan ordezkua.
- Ha zelan zan, zelan zan hori, txapana?
- Nik badakot ondiok txapa horreik gordeta, nere aittak eukan horrelako tablerotxo bat, eta eozen 30 numero, batetik hasi 30era. Bezero bat etorten zanian, ba, jentia baldin baeuen ba hurringo numerua emuten zotsan, eta txapiori poltsikara hartu eta, ba, kalera juaten ziran, ordua emuten gotsan eta gutxi gorabehera ordua alleaitten zanian, atzera berriro etorten ziran, sillan jarten zanian txapia txintxiliz jarten ebein txaperuan eta ba telefonuan lanak horrek itten zittuan.
- O sea ke gutxi gorabehera gaur egun Eroski edo halako supermerkatu batera faten bagera… numerua hartzen duna.
- Bai, bai, berdin, berdin, oingo katxarruak elektrikuak dira, ezta? Baiña orduan ez eguen holako zerik, hala izaten zan, tablero baten txapakin. Ondiok nik horreik gordeten dittut nere rekuerdorako.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia