Oñati (Gipuzkoa)

Lan-orduak ile-apaindegian

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-039-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Lehenago jendea presa gutxiagorekin etortzen zen ile-apaindegira eta berriketan lasai egoten ziren. Larunbatetan arratsaldeko 7ak arte lan egiten zenez, beraiek gaueko 12ak aldera arte ere lan egin zuten inoiz. Domekan goizeko seietako meza entzun eta 7etarako berriz lanera. Baserritarrek domeka aprobetxatzen zuten ile-apaindegira joateko.

Transkripzioa

- Hemen ordu bat, eta beste bat, eta beste bat eta bueno, ba batekin berba ein, bestiakin berba ein, eta...
- Horren gaiñian nik uste dot apur bat galdu in dala. Nik ikusten neben nere aittan sasoian hemen etorten zian igual bezeruak ta egonaldixak izugarrixak eitten zittuein, e! Batzuek prisa barik etorten zian, ulia moztu ta benga, kontuak kontau ta kontuak kontau. Ta ordutegi maillan-ta... bueno! ordutegi maillan egon da diferentzia bat izugarrixa. Ni hemen zapatuan, ni mutikua naizela, aittakin, gabeko hamaikak eta hamabixak jota dau hemen. Amak sarri ekarten oskun afaixa, bertara. Porke, lehen esan dotsutena, zapatu illunkaran zazpirak arte ero lana eitten zan, eta, ba, jentiak aprobetxau bihar izaten eben. Eta nere aittak zapatuan igual hamaikak arte edo hamabixak arte hemen eon eta domeka goizian seiretako mezia entzun ta zazpiretako atzea hemen izaten zan. Eta bearek esaten eben, goizeko zazpiretan, urriñengo basarriko e... zea... gaztiak, etxian euen gizon gaztia, hemen eoten zan ulia mozteko zain. Aprobetxaitten ebein domeka goiza mezetara etorri, ulia moztu... Eta eurak gero etxerantz doiazela, hemen hamarretakua ero eindda tabernan baten, edadeko zeak, gurasuak, aittak, etorten zian meza nausittara. Eta, zea, aldaketia ordutegixan? Bueno, bueno, haundixa egon da, e! Hori neure denporan. Bai.

Egilea(k): Ane Leturia

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia