Oñati (Gipuzkoa)

Etxekoak karegintzan; inguruetako karobiak

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-029-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Etxekoak ibiltzen ziren karea egiten. Gau eta egun egon behar izaten da karobia zaintzen erretzen dagoen bitartean eta batzuetan auzokoak etortzen zitzaizkien laguntzera. Etxe ondoetan egoten ziren karobiak, baina baita basoan ere. Inguruetako karobiak. Karobia egiteko lekuan arbela egotea komeni da azpian, lurra erre egiten da eta.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Zenbat lagunen artian eitten zan?
- Han guk, etxekuak ibiltten giñan.
- Etxekuak bakarrik?
- Guk etxekuak ibiltten giñan, nola aurrez preparaitten geben, etxekuak ibiltten giñan, eta oin ba, gero gabian lagun eittera aldekoren batzuk betik etorten zian, nola gau eta egun egon bihar izaten dan erreten, gabian relebaittera igual etorten zian, aldekoren bat edo bestela parienten bat edo, ezagunen bat edo, gabian, ezta, ba? Atendiu ein bihar izaten xako, harek gau eta egun egon bihar izaten dau sutan.
- Segiru baten bat egon bihar.
- Bai, bat bakarrik… bi hoba!
- Karobixak ze lekutan egoten zian esan dozu, etxe ingurutan egoten zan, etxe onduan?
- [Parte] bai, [parte] etxe inguruan egoten zian, baiña lehen esan dotena, basuan, basuan be, konparaziño bateko, Zapatan, egongo dia, egongo zian karobi zuluak. Eta beste karobi zulo bat egon da… oin ez dakit, honezkero kenduta egongo da, zu ez ziñan hara helduko, Tantelukuak dakoi hor, Mandrikan, hor dakoi…
- Bai, txabolia han dako.
- Beherauan dako beste zail bat, ointxe piñua bota daue, han bidekontran, han be egon zan karobi zulua.
- Eta zer zan, Tantelukua?
- Ez dakit, ezin dotsut esan, ez dotsut esango, guk alde hortara gutxi faten giñan, baiña han euena banekixen. Ba holaxe egoten zian ba… ota asko, nola otalekuak dian, ota asko egoten zan ta [...] eta otia ebagi, neguan otia ebagi, eta gero hartu eta gero karobira.
- Nik dakot, ifintteko lekuak eta… lekurik erosuenian eitten zala eta gero arbel-lurra izan bihar ebela.
- Arbel-lurra bai, zererako bai, eitteko, baiña guk hemen etxe onduan geukan honek, guk harrixakin eindda eukitten geben, harenarrixakin einddako, bueltan harenarrixakin eitten gotsan.
- Eta arbela egon bihar dau karobixa eingo dan lekuan, lurrian?
- Bai, klaro, bestia erre eitten da-eta, lurra erre eitten da, han egoten dan beruak erre eitten dau lurra.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia