Oñati (Gipuzkoa)

Bermeoko arraina Elorrion

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-021-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Frontea geldi samar egon zenean, Elorrion bi hilabeteko egonaldia egin zuten. Bertako baserritar eta tabernariekin ondo konpontzen ziren. Egunean 10 pezetako soldata jasotzen zuten soldaduek. Oñatiko Moesto Elgero etortzen zen Bermeon hartutako arrainarekin Elorrioko kuartelera.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

G-Elorrixon (…) bi hillabete in giñuan guk han (…) han jaten ondo, eta gero geuk gura izan ezkero baserririk baserri faten gintzuan eta arrautzak edo zeozer, arrautzak-eta billaketan giñuan eta han taberna bat bagiñaukan, Naparra, Naparra, harutz eruaten giñuan eta bapo afaldu.
-Plazako tabernia, ez?
G-Bai, Bernardiño zan, oin ha honezkero hildda dago (…) han bapo bazkaldu edo afaldu eta puska bat harutzago, orduan baserrixak kalian hementxe letxe kalian egoten ziuzan baserrixak; faten gintzuan eta: “bueno, bagatoz gu!” talua eta esnia, egunero.
A-Baiña sekula pagau barik itxi ez. Han txupaitteko asmuakin fan ez, sekula.
-Eta pagauta, e?
A-Bai, bai.
-Eta pagaitteko zer zeukein, soldatia-edo?
G-Hamar pezeta egunian.
-Hamar egunian, hori bastante izango zan, ez?
G-Gastaitten geben bai.
A-Emuten oskuein?
G-Bai, ez guein ba emungo! Hil danetan.
-Kobrau ze itten zeuen, hillero?
G-Hillian behin. (…)
-Eta bestela, intendentzia zer modukua zan? Jaten ta jazten ta?
G-Ondo, ondo, ondo, ondo emuten euen.
A-Kartzelan ez.
G-Kartzelan ez.
-Hori, Elorrixon izango zan pittin bat frentia geldi egon zanian, ez? Geldi samar egon zanian.
A-Orduantxe fan nintzan ni Bilbora be.
G-Ah, eta Elorrixon bi hillabete edo in geben... Moesto Elgero be etorten zan! Peskauakin.
-Nundik etorten zan ha?
G-Bermeotik-edo, peskiakin.
A-Ha be gure aldekua zuan ba, Moesto be.
G-Bai ba, bai ba, baiña ha etorri zanian... (…) ha baixatorran bai kalian gora eta illarramendixiak ikusi xok eta: “Moesto!, berandu hator berandu!”
-Berandu?
G-Bai ba, kartzelara sartuko euela. Etxuan denpora asko in kartzelan.
A-Hau tokau xaku ba guri! Hau kontratienpo hau!!
-Baiña hori noiz? Bueltau zanian? Kale Zaharrian?
G-Kale Zaharrian, hantxe, Illarramendi parian edo, koño, hau Moeston katxarrua dok! “Eta Moesto! Berandu hator!”
-Eta zer? Gero deteniu iñ euein?
G-Bai, baiña aguro librau euein. Ha ibilli zan peska saltzen.
-Gero gerra ostian be, ha frutiakin ibiltten zan, ezta? Eibarrera egunero faten zan ha. Eta gero honeik be bai, Lukas Igartua eta honeik, bai fruta, esniakin, peskiakin, Axun eta honeik be ibilli ziran, ez?
G-Lukas berriz, hemen geratu zan. Ziudaden bat hartzen euenian, bera manifestaziñora.
-Bera aurrenengo, ezta?
G-Ha, eta Margarita eta ulia ebaittako danak.
A-Margarita oin be...

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia