Oñati (Gipuzkoa)

Kartzelan ikasten

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-020-028 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Alejo Elorriotik Bilbora joan zen begiko kataratak operatzera. Kartzelan egin zuen denbora matematika, kontabilitatea eta abar ikasteko aprobetxatu zuen.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

A: Elorrixon gegontzela esan nostain: "Hik operau eike ointxe hillabeteko, ez dakik?" Hor kolejixo zerian eta. Eta Bilbora bialdu nindduein. Bilbora fan ta fan nintzan eta zela zien, aitta-semiak, zirujanuak. Oin ez xat akordaitten nola diran, aitta-semiak eta. Abiona etorri zan eta abiona etorri zanian urten euen euren zeretik, lekutik kanpora eta ni ikusi nindduein milizianuen zerakin eta esan nostain: "Zu, zu milizianua zara, e?" erderaz, "No, no, usted no tiene que estar en la cola, usted tiene que venir aquí". Eta halaxe barrura hartu nindduein eta "a ver qué me pasaba". Elorrixon deskantsuan geontzela, bistatik nola faillua neukan, kataratasak eta gura nekiela kentzeia, Teodorokin egon nintzala bai eta lagunak eta danak esan nostailla aprobetxaitteko. Rekonoziu nindduein, eta orduan ez zan oingo moduan operaitten, e, aittu? Artian. Eta esan nostain, Lopez Abadia aitta-semiak zien, bixak zirujanuak, Lopez Abadia -akordau in xat horratio-, eta esan nostain: "Zere lanian badakozu zerik, inkobenienterik?" Ni fabrikan konduktoria nola nintzan makinatan eta hiru makiña neukan, eta zainketan eta "Ez, hango zerik ez dakot, baiña nik oin gurako neke ba... tiraketan nola... ¿Entiendes?", "Bueno, hau bistia tokau leke operaitten hasitta okerrago geraketia, eta zer ingo dotsuun badakitzu? Ba, egingo dotsut zertifikau bat retaguardian geraketako". "A, et-et-et, hortara ez naiz etorri", esan nosten. Harrittuta geratu ziran. "Hortara ez naiz etorri, nik primera linean in bihar dot in bihar duana!" Eta halaxe ateraiño bixak lagundu nostain; ez zala holako zerik, hara danak ebitzela bestelako zerien, libraitteko eta. Eta ni ez nintzan fan. Norbera tontua izango nintzan, baiña espiritua geukan behintzat. Egixakin geontzela eta egixa defenditteko. (...) Eta beste gauza bat, gero ni kartzelan egon nintzanian, sufriu kartzelan, aittu? Ez dakik? Harako botan, eta nik ardaurik eraten ez eta nola Aranguren eta danok eta bota ardaua ekarri eta ni sozio geraketan nintzuan, hireatik! Aittu? Eta pagaittiarren dirua eta zer da? Eta neri emuten nostain eta akaso trago bat in eta alde itten nosten. Baiña nik kartzelan, grado superiorreko liburu danak eruan nitxuan bai, gramatika, aritmetika razonada eta algebra, trigonometria eta kontabilidade danak, nik estudixau itten neben dana. Han beozen, ba, zerak, kadretatikuak eta, -bost milla egon giñan-. Eta ezer bihar bazan, dana eskatu eta zerian eta norbera. Nola Bilbotik ekarten nostain gero kafesnia eta beste tortillaren bat edo zerak beretatik. Dirua, berriz, betik astian hamar-hamabost bat pezeta edo, eta ardaotarako lain behintzat bai, aittu? Nik ez nuan eraten ta. Nik denporia igarri bariago pasau neben honeik baiño, aittu? Nik denporia nik nere lanian pasau neben, konozimentuak hartzen. Kontabilidadia eruateko, partida doblian eta danian, eta zerian ba geratu nitzuan, ba, eta gero, ba, horretxegatik urten neben fabrikatik eta zeretik, aittu?

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia