Oñati (Gipuzkoa)

Udanatik Elorriora

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-020-024 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Alejo Udanako frontetik Aurreko Mendira joan zen, eta handik Torreraino jaitsi. Herriko plazara heldu zirenean, gauez, plazan inor ez, eta handik Zubillagara abiatu ziren. Liñon tabernan zer edo zer hartu eta Arrasatera. Gero Arrasate eta Elorrio inguruetan ibili ziren.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Hor bi hillabete horreik pasau ondoren, zerok militarrok sartu ziranian zuek Oñatin ziñain edo ordurako aldeta, edo?
A: Guk frentian.
G: Guk alde in geben, guk alde geben, hor Udanan zertzen, gu Udanara fan giñan frente egittera.
-Zenbat fan ziñain gutxi gorabehera Udanara?
A: Berrogeikon bat bai. Guk espaldara hartu geben, espaldara gu goixa alturia hartzera. Eta han tiroteua hasi zanian guk ezkerreko aldeko puntia hartu geben porsiakaso, alturia.
-Nun, Udana gaiñian?
A: Gaiñian, kamiñotik ezkerrera, alturiarik haundixenian.
-Nun, hor, Illuntzia aldera edo?
A: Bai, eta gero in geben hango zerak zertu ziranian, korriu geben dana, Satui Kurtzera, Imittolan edo bazkaldu, hurringo goiko hor beste mendira fan giñan, eta goittik, mendittik ezer ez gekixen eta bajau giñan ixa Torreraiño.
-Goiko mendira nora?
A: Aurreko Mendira, Koroso aldera.
-Azalgatetik edo?
A: Bai, alde hortatik, nik gutxi dakit horko barri, baiña hortik goittik fan giñan gu tontorrik tontor eta bajau giñan Torrera, ezeren notiziarik ez, zer euen, eta kuadrillia, Torrera. Torrian, bueno, bajau, aldiko pare bat edo bialketan ginttuan eta ez ziran etorten. Holaxe. Eta azkenian geratu giñan hiru-lau bat, eta bueno, fan in biharko xuagu.
-Zuek Torrian oinddiok, ezta? Eta Torrian ya banaka batzuk geldittu ziñain?
A: Banaka batzuk goittik behera. Bialketan gittuan giak, behian zer euen, eta etorten ez, eta azkeningo hiru-laurok etorri giñan batera eta plazia dana argittan, dana argi danak ixututa eta iñobez! Santa Ana aldera etorri giñan.
-Ya illunkaran, gabaz?
A: Bai, gabian, danak aldeta! Santa Ana aldera etorri giñan eta, "bueno, hemen ez jagok beste zerik, biaje in biharko xuagu", eta metralletakin jarri, bik handikaldian Txaketuaren aldian eta bestiak bestekaldian, porsiakaso bentanetan edo iñork urteten baeben, eta metralletakin goittik behera fan giñan.
-Hori zer ordutan?
A: Ba gabeko 11ak, 11 eta erdixak inguru hartan. Eta fan giñan Zubillagaraiño holaxe eta Zubillagan, tabernarixa, nola eukan be berak izena, tabernia, Zubillagako tabernia zera...
-Liño?
A: Liño! Eta Liñok emun oskun han, eta kobrau gura ez! Zer kobrau? Dirua badago eta pagau gotsan eta handik behera fan giñan gu.
-Hori 20xa ala 21a zan?
A: Horixe fetxia ez neuke esango.
-Sartu zan eguna, ala...?
A: Bai, sartu zan eguna.
-Zer ordutan sartu ziran, gabaz sartu ziran?
G: Bai, gabian horreik.
A: Gabian sartuko ziran, guk urten in geben gabian, gabeko 11 eta erdixak inguruan urten geben eta gero hortik Mondraue aldera fan eta gu Elorrixora eruan gindduan konorte barik ixa, aittu? Nun geontzen ez gekixela, eta han egun pare baten edo hiru bat zertu giñan, ospittala edo zer zan eta han euki gindduein eta puska bat espabilau giñanian, ene! Atzera antxintxika Mondrauera etorri giñan.
-Mondraueraiño?
A: Bai, Mondrauera etorri giñan.
-Baiña Mondraue ordurako... Baiña Mondrauera ala Kanpazar aldera? Herriraiño?
A: Ez, Mondraueraiño, eta Mondrauen oinddiok zera zan, nerekin bat, Ertzilgua edo, hemen hil zuan, ba, gero etorritta? Orduan geukan ya fusillak, aittu? Metralletak itxitta fusillak geukan; eta Aiuntamentu azpixan, "Hi, zera, pasauko gaittuk, Alejo? Pasauko gaittuk hor?" "Nola pasau? Ze esaten dok? Tira, tira, tira." Eta hala desagertu zan eta hona pasau zan eta segittuan afusilau euen, eta guk han segiu geben, eta handik gero Elorrixora bittartian, nik ez jakiat zela, gu desegittuta, gu totalmente geratu giñan..., lorik in barik, ezertarako gauza ez giñala eta Elorrixon akordaitten naiz nola, kargua hartu oskun, zerian, ze ospittala zan edo zer zan eta atzera etorri giñan Mondrauera.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia