Gerra susmorik ez
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-020-018 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Oñatiko Ahozko Ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Jerardo Elortza
- Data: 1997(e)ko abenduaren 10a
- Iraupena: 0:03:07
- Erref: ONA-020/018
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Emalea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Politika » Gerra aurrea » 1931-1936: II. Errepublika , Politika » Gerra zibila (1936-1939)
Transkripzioa
A: Hemen Republikia etorri zan garaixan, 31an, leheningo botaziñua zertu zan eta gu giñan Bixaingo lau anaiak eta beste... gaztiok, eta ordu bixak inguruan bota geben guk eta gero zer, gaiñian nola geratu ziran, leheningo esan nostan lagunak, mahaixan euen batek, koño, sustau in zirala, gorrittakuak urten euela baiña gero ez zala hainbeste agertu horregatiok.
- Oseake gaiñekuak gorrixak eta gero azpixan zurixok.
Fernando Lizarralde: Mahaiko egongo ziñain eta, mahaiko?
A: Ez, mahaiko ez, artian holako kargurik ez giñaukan. Baiña gero ideak manifestaitten gittuan, bakoitzak berak.
- Zuek akordaitten zarai hor Aiuntamentuan egon zan halako tirabira bat; batetik nik irakurritta dakot Karlistak erretirau in ziran momentu batian, gero alkatia eta konzejal batzuk bota in zittuein ez dakit zer gorabehera egon zalako eta ya 36xan Frente Popularra datorrenian... Zer akordaitten zarai orduko gorabeherakin?
A: Ni egon nintzan Aiuntamentuan baiña orduko konturik ez dakot zerik.
- Hor egon ziran, ba, batetik alkatia Martxel zan, ezta? Edo Jabier esan gura neben alkatia, Upain, Zelaia, ezta? Baiña momentu batian bota itten daue, kendu itten daue kargutik, ba, Estatutuakin hor gorabeheran bat egon zalako. Ez zarai akordaitten zerakin?
A: Ez. Ha bera gero operaziñuakin Donostira eruan euen eta zertu in zan, hori hil zan "el año cuarenta" edo.
- Bai, baiña gerria akabo eta gero eta Ameriketatik bueltia in ta gero, ezta? Ameriketara fan zan ta... Edozein modutan Frente Popularrak 36xan irabazten dau, ez? Zera, febreruan elekziñuak, orduan hemen ez zan igarri gauza haundirik ala bai?
G: Ez.
- 36xan, febreruan e? Zergatik gero orduan nik uste dot lehengo Aiuntamentua bueltau itten dala eta gutxi gorabehera lehengo moduan jarraiketan dau, baiña gero, gerria hasten danian, aurreko urtetan zerbait igarri zan ala ez? Oseake "dieciocho de julio" baiño hiru-lau-bost egun lehenao zuek gauza rarorik igarri zeuen ala... Calvo Sotelo hil ondoren eta...
G: Guk aurreko egunian, arteraiño ez.
A: Gu UGTkuok danok zertu giñan, orduan armatan jarri giñan, aittu? Eta puestua zainketan.
- Aurrerako egunian esaten dot, aurreko egunetan, ala... zurrumurrurik beuen edo...
G+A: Ez, ez, ez.
- Eta zuk esan dozuna, noiz jarri ziñain pittin bat alerta; hemeretzixan, hogeixan, edo...
A: Segittuan.
Egilea(k): Kepa Elortza
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!