Oñati (Gipuzkoa)

Abarketagintzatik plantxagintzara

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-020-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Gregoriok gerra aurrean alpargetagintzan lan egin zuen bi lantegitan eta, ondoren, baita Mugarzaren galdategian ere. Gerra ostean, lehenengo, peoi gisa ibili zen Julian Arkauzekin eta gero Plantxa lantegian, hasieran Dina zena eta geroago "Solaún y Rubio" izango zena. 31 urte plantxetan egin ostean erretiroa hartu zuen.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Gregorio, alpargaterixan zelako lana itten zeuein, ze lan klase?
G: Baten itten geben, ba, esparzuakin bakarrik, esparzuaz eta teliaz, eta bestian, "Madina, Enparanza y Cían", han "goma y filtro", eta "corcho, goma y corcho" be bai. Baiña kortxuak ez eben resultau, apurtu itten zan.
-Eta fundiziñuan, hasieratik oin gero, gerra ostian itten euen, honeik atxur kontuak eta itten euen, edo beste zerbait?
G: Bai, orduan be itten euein, bai, gerraurre arte, aurretik, hori hasi zan, atxurra eta hori, gerraurretik hasi zan.
-Eta zuk ze lan klase euki zeben han, ze ofizio?
G: Moldeadore, fundiziñuan.
-Eta bertan ikasi zeben? Edo lehendik zerbait...
G: Bertan, bertan.
-Nik fundiziñuan nunbaitten irakurritta dakot hor klaro, zu... zein urtetan jaixo zarai zuek?
G: 1907xan.
-Zazpikuak, bai, horixe, hemezortzi urterekin fan baziñan... 24-25ian hasi zala fundiziñua, ezta? Oñatin trena jarri eta handik puntuko, inguru horretan, ezta? Zuek hasiera-hasierakuak izango ziñain han, hango...
G: Gerratik etorri nintzanian eskatu neben lana eta ez nostain emun.
-Eta gero?
G: Gero piontzara.
-Piontzara, zenbat urte denporan egon ziñan?
G: Piontzan, ba, bastante denpora.
-Hemen Oñatin bertan?
G: Bai. Oñatin bertan, bai.
-Ta zeren batekin, kontratisten batekin ala igeltseron batekin edo?
G: Bai, kontratistiakin, lehenengo zela zan, lehenengo lana hasi nintzanian, obrero, Arkauz, Julian Arkauz.
-Arkauz zerekua... Garagaltzakua?
G: Han txaleta badauen, ba, txaleta?
-Bai, Goizeko Izarra!
G: Bai, hangotxe semia, Julian Arkauz.
-Bai, Arkauzena esaten zana.
G: Harekin ibilli nintzan.
-Eta gero, Plantxetan noiz sartu ziñan?
G: Plantxetan geruau, ez dakit nik ze urtetan hasi nintzan.
-Baiña Dina zala, ala gero "Solaun y Rubio" zala, sartu ziñan zu?
-Ez, ez, Dina.
-Dina zala oinddiok? Aguro orduan.
G: Bai, bai, leheningotan, orduan "Inglesa" eta ebitzen hor.
-Zein zan, Rochelt edo? Nik aittari entzundakuak, ni ez naiz akordaitten baiña.
G: Bai.
-Zu zaharrenetarikua han, plantxetan be leheningo-leheningotarikua izango ziñan.
G: Bai, horreik gero, "Solaun y Rubio" gero hasi ziren.
-Gero etorri ziran, bestiok, Areitio eta joan ziranian hortik zihar, ezta? Bai, Bitorixara edo fan ziranian, bai.
G: Gero hor egon nintzan harik eta bialdu arte.
-Azkenera arte egon ziñan zu.
G: Azkenera arte, bai.
-Itxi zanian, zuk orduan jubilaziñua hartu zeben, ala...?
G: Bai, segidan hartu neben jubilaziñua, ya baneukan ba 64 urte edo neukan.
– Osea ixaan, ezta? Orduan urte mordo bat in zeben zuk han, ezta?
G: Bai, 31 urte. Tio Patxi ta, enkargau.
-Pulimentuan ala nun egon ziñan?
G: Pintturan gehixen bat. Pulimentuan be in geben apur bat baiña gutxi. Pintturan.
-Orduan han be zuek, hogetaka urtiak han, ezta? Asko.
G: Bai, 31 urte.
-31 urte, urte asko, bai.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia