Oñati (Gipuzkoa)

Bezeroekin gertuko harremana I: gerra ostea

Bezeroekin gertuko harremana I: gerra ostea <p>Gerra ostean errazionamendu kartilak zeuden. Bezeroekin zuten harremana. Astero joaten ziren baserritarrak. Araoztarren janztetxea zen denda; Eskolatxonean uzten zituzten astoak.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-111-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gerra ostean errazionamendu kartilak zeuden. Bezeroekin zuten harremana. Astero joaten ziren baserritarrak. Araoztarren janztetxea zen denda; Eskolatxonean uzten zituzten astoak.

Transkripzioa

- Gerra ostian, lehen komentau dotsutena, kartilla razionamentukuak euzen. Ta harremana, bezeruakin, zan famelixan moduan. Etzan, oingo moduan, oiñ hotza da, lehen ez, lehen oso, bezeruak zian famelixakuak. Astero, etorten zian baserritarrak astuakin, nahiz edurra iñ, polainakin eta gure etxia zan araoztarren janztetxia. Gure etxera asko etorten zian, gure etxera etorten zian asko.
-Mendiko kaleen ta...
-Askok izten ebein Eskolatxuenian astuak eta gure etxera etorten zian. Itten zan, ni gogoratzen naiz beti, lapiko bat egoten zan beti saldiakin, zapatu guztietan garbantzuak saldiakin. Zatik ba hoixe, baserrittarrak neguan hotzak etorten zianak ba saldatxua hartu ta gero erreauak iñ. Polainak itxi sukaldian exeritta sikaketan, eta ia errekauak akaboten ebeinian polainak jantzi ta berriz gora. Eta geukan bezero batzuk ia fijuak, bueno, Rosari Enparantzakua ha famelixakua zan, baiña Marijuana, Zumalde ez, zeekua... Araotzekua be bai, Maiñakua, eta zure amama, eta horreik danak be etorten zian.
-Amama Fermina?
-Bai.

Egilea(k): Jon Arkauz

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia