Alejoren lanak: parrokiako harriak garbitzen, paper-fabrikan
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-020-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Oñatiko Ahozko Ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Jerardo Elortza
- Data: 1997(e)ko abenduaren 10a
- Iraupena: 0:02:53
- Erref: ONA-020/006
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Emalea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Lanbideak » Negozioak, dendak
Transkripzioa
- Zu, Alejo, esan dozu gero e...
A: Leheningo lanian hasi nintzana zan Oñatiko Parrokixan.
- Zetan?
A: Goiko harri danairi koloria kentzen, alanbrazko zer batzukin. Han dagoz bigak, eta hareik danak.
- Nungo harrixak, barrukuak ala kanpokuak?
A: Barrukuak, danak, bai. Aldamiño altuak in bai goraiño bai, eta hareik garbiketan, oin dagozen kolorian ifintten ibilli giñan.
- Eta zeatik? Zikiñak egozen, edo?
A: Horregatik aginddu oskuen bai, eta gu kuadrillatxo bat ibilli giñan.
- Zenbat urtekin?
A: Zenbat urte, ba ez dakit zenbat euk(ik)o gittuan, hori leheningo lana hasi zana zerien, eta gero Legazpira fan giñan hurringo, eta Legazpin kanpuan hasi giñan baiña anaia Papeleran nola neukan, ba han apuntauta nenguen eta Papeleran hartu nindduein eta nere denpora dana Papeleran in dot nik, e... harik eta gerrara fan arte eta "hasta el año 48" arte.
- Oseake Papeleran urte mordua in dozu zuk.
A: Papeleran bai, beno, bost urte in gittuan, bat gerran eta beste lau aparte, baiña...
- Baiña gerra ostian be Papeleran jarraittu zeben gero.
A: Bai, gerra ostien bai, atzera, "con brazos abiertos"! Diputaziñokuak be etorri xatan bi gizon, ba, baekixela zein nintzan eta dana eta segittuan eurak lanian hartzeko, esto... zera in bihar zala, karreteria in bihar zala plazatik estaziñora, eta "Ni ez naiz baiña gauza, dakuan besuakin"... "Ez, ez, ez, zuk ez, zuk aparejadoriari lagundu bihar xatzu, badakit eskolan ondo zagozela eta aparejadoriari lagundu bihar xatzu". Ta bueno, ba, orduan hala hasi nintzan, eta gero, ba, nere inguruko amistade danak, ba, lanian, erdixa edo zerien ebitzenian, Papeleran goizetik ebitzenak eta atsaldetik, ba bixetan aprobetxaitteko topau nittun jentia eta gero gura nindduan Diputaziñuak enkargau eruatia beste leku batera, baiña Papeleriak esan nostan hillabete garrengo eurak hots ingo nostailla, egoteko jefe lokalakin bai, eta jefe lokalak entzun bakarrik, ofizinan eukan semia han, ta entzun besterik ez nostan in ta Papelerakuak hots in nostain eta dezidiu neben ama nola neukan eta arrebia Olabarretan, ba hareik ezin nekiela abandonau eta Diputaziñokueiri esan nosten, ba nik horretxeatik, bestela nik segiuko neuke, zeatik oso konforme neuen eta zer haundixak emun nostain eta, hala Papeleran segiu neben harik eta 48 arte.
Egilea(k): Kepa Elortza
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!