Berriz (Bizkaia)

`Takonesia´ren dendan gertatutakoa

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRZ-008-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Durangora neskame joan zenean, etxekoandreak `Takonesia´ren dendara bidali zuen libra bat olio erostera. Berak ez zekien hori gaitzizena zenik eta dendariari berari galdetu zion ea `Takonesia´ren denda zen hura. Zapatilarekin aurrean hartuta, kalera bota zuen.

Transkripzioa

-Lehenengo Durangora etorri nitzenien kridxeda, etxekandriek bieldu ninduen `Takonesie´, `Takonesie´n dendie? [..] hori Aiuntamentuko [aurreko… ] hori, estankue eukena?
-A! Basoa? Basoakue?
-Ez, ha ez! Hamen zerien, Artekalien, `Takonesie´.
-Estankue?
-Estankue, bai, estankue.
-Lehen ala oin be bai?
-Lehen be `Takonesie´, hori lehen be `Takonesie´ zan, `Takonesie´n dendie. Ta etxekandriek bieldu nindduen. Hori dendie zan. Ta jueteko horraxe ta ekarteko libra bat oridxo —orduen librie esaten zan ta—, ekarteko libra bat oridxo. Ta juen nitzen, ta fijo ez nekidxen zer zan, `Takonesie´ zein zan. Ta sartu nitzen dendara ta esan notsen: “hau da `Takonesie´n dendie?”. Ta itxurie motie zan izena barik, motie. Hartu nindduen zapatilliegaz aurrien, ta kalera.
-Hasarretu eingo zan.
-Motie izen zan ta... Nik jakin izen baneu motie zala, ba, ez [notsen esango], baiña... “Hau da `Takonesie´n dendie?”, “Takonesie?”, ene Jangoiko laztana! Etara niñuen kanpora! Eta holakuek zenbat…!

Egilea(k): Aitzol Mendiola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia