Oñati (Gipuzkoa)

Abarketagintzan eta galdategian lan egin ostean gerrara

Gregorio abarketagintzan hasi zen lanean Kale Barrian, gero Mugarzaren galdategian, handik Madina eta Enparantzaren Mendiko Kaleko abarkategira eta buelta Galdategira. Azkenean, gerrara.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta gero, lanian nun hasi ziñan zu leheningo, Gregorio?
G: Ni, leheningo, alpargaterixan, orduan Azpeittiar bat zan, eta han zerien itten neben nik orduan lana.
- Nun eukan alpargaterixia?
G: Lehen Korkostegi bizi zan lekuan.
- Atzeko Kalian? Edo Kale Barrixan?
G: Kale barrixan, bai, oin Txoriñak edo dakoiña. Hantxe
- Han eukan, e?
G: Bai.
- Eta zenbat denpora in zeben han?
G: Han, ba, urtebete edo. Handik fundiziñora fan nintzan.
- Nungo fundiziñora?
G: "Mugarza, Ugarte y Cía".
- Ordurako indda euen fundiziñua?
G: Bai, bai.
- Zein urtetan hasi zan fundiziñua gutxi gorabehera?
G: Ba fundiziñua hasi zan nik 18 urte neukela edo.
- Baiña hasi barri izango zan.
G: Bai, leheningotan hasi giñan gu.
- Oseake lehenengotarikuak, eta zuk 18 bat urte, zenbat denpora in zeben han, fundiziñuan?
G: Fundiziñuan in neben, leheningo in neben 2 urte eta gero urten in neben, eta gero fan nintzan beste alpargaterixa batera.
- Oñatin?
G: Oñatin, bai. Ha alpargaterixia zan "Madina, Enparanza y Cía".
- Nun zan?
G: Mendiko Kalian, ez Mendiko Kalian ez, honutzauko kalian, Patrue Kalian. Oin zera dau han, soziedadia edo, hantxe in neben bi urte edo.
- Gure Txoko? Edo zela da ha?
G: Bi urte edo eta atzera fan nintzan fundiziñora, han, fundiziñuan, gero in neben sei urte edo zazpi edo, gero gerria.
- Oseake gerria sortu arte fundiziñuan.
G: Bai, gero gerria sortu zanian, ba kitto, gerrara.
- Gero, beste fundiziño batera gero!!

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia