Oñati (Gipuzkoa)

Maisu eta sakristau

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-020-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Alejo Olabarrietako eskolan hasi zen, baina bai bera eta bai Gregorio Santa Marinako eskolan eta maristetan ibili ziren. Don Fructuoso biek izan zuten maisu. Olabarrietako eskolan bertako seme bat izan zen maisu, maisu eta sakristau ere bazena.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Oseake aitta Urraburukua eta ama Mendikua. Eta eskolara zu nora joan ziñan? Hemen kalian, ala...?
G: Bai, kalian be bai, Don Fruktuosokin zerien, hor, Santa Mariñan. Eta Maristetan.
- Maristetan be bai, zure denporako mutikotan Maristak baziran Oñatin?
G: Bai, bai, hemen egozen.
- Fruktuoso zein zan? Elias zan? Gero Agustiñuen aitta izan zana, agustiñua... Padre Eliasen aitta izan zan, ezta?
G: Bai.
- Eta harekin Santa Mariñan. Eta gero Maristetan nun, Unibersidadian?
G: Unibersidadian, hor ibilli nintzan.
- Eta zuek, eskolan, nun?
A: Ni leheningo Olabarretan, eta gero Santa Mariñan eta gero Maristetan.
- A, oseake zure antzera. Olabarretan zein zan maixua orduan?
A: Orduan Jose Julian Enparanza.
- Nungua?
A: Bertako semia zan, Olabarretakua.
- Zein baserrittakua?
A: Bueno, eliza kontran dauena, Sankristau eta danak itten zittuan harek.
- Zein, ha... Komenientzietxea esaten xakona ala...?
A: Bai, Komenientzietxia besta bat zan.
- Ze izen dako etxe harek, Sakristauenak?
A: Maixuen Etxia, eztakit, Jurgiñen onduan illaran dauena. Elizien kontran dauena. Itten eben harek Sankristau eta maixu.
- Eta Santa Mariñan?
A: Santa Mariñan Fruktuoso.
- Oseake Gregorio moduan, Fruktuosokin. Eta Maristetan?
A: Maristetan euki ninttuan hiru klasetan, hiru maixu. Bat Antzuolarra zan eta bestia, azkenian komerziuan, Don Ildefonso, eta gero azkenian Fruktuoso, frantsesa, buru luze bat zan; hantxe batxilleratu ninttuan 7-8 bat hillabete eta gero lanera urten bihar.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia