Oñati (Gipuzkoa)

Arabako herrietako bizipenak, musika jotzera joanda

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ONA-004-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Taldearekin bizi izan zituzten anekdota asko ez direla kontatzeko modukoak dio. Araba aldean, sarritan garbitzera joan eta ez komunik eta ez urik ez zuten izaten etxeek.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Anekdotarik edo izango dittuzu, ez? 33 urtetan horrela ibilita.
- Bai, bai, anekdotak bueno, hemendik, hemen ezin leike kontau, nik anekdota horreik kontaitten dittut gustora etxian, eta lagun artian eta hola, baiña hemen… anekdota batzuk daoz ezin lekienak kontau, Araba aldian eta pasautakuak eta, bueno, bueno, bueno, barre itteko.
- Garai haiek ez ziran gaur egungoak bezela.
- Ez, ez, ene!
- Eta, horixek, garai hartako beharrak askotan anekdota bihurtzen dira gaur egun, ezta?
- Bai, han joan baserri batera eta ez argirik be ez, urik be ez, eta kumunik be ez, eta garbiketako fan bihar eta, ba ganauakin batera, erreka ezkiñara, askotan, hori Bittorixatik urrin barik, e? Bittorixatik hamar kilometrora hori e?

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia