Inauterietako kontuak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OLZ-001-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Inauterietako kontuak. "Zomorroak" esaten zioten.
- Proiektua: Koldo Artola: Ziorditik Uztarrozeraino
- Elkarrizketatzailea(k): Koldo Artola Kortajarena
- Data: 2002(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:04:33
- Erref: OLZ-001/003
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Emalea: Koldo Artola Kortajarena
- Gaia(k): Aisia » Jai-giroa » Inauteriak
Transkripzioa
- Eta inauteriak egiten ziren hemen? ihoteak? karnabalak?
- Karnabalak? bai baya orduban, gabai artan ee... ez zago, orai bekela ez, ez... zurian, zamarrak; zomorrua esaten gendu(b)en.
- Zomorruak?
- Zomorruak...
- Altsasun ‘momotxorroak’ edo... Hemen ‘zomorroak’?
- Emen? tzomorruak; jazten ziran e... gizonak ee, an(d)rein, an(d)reain e... gona aundiyeiki? eta... bah! andra bat bekela, jazten zren gizonak, eta gero, eskoba aundi bat artzen tzein, eta... ere-, neskain segi!
- Eta mutiko koxkorren segi ere bai?
- Bai-bai, bai... baya orai, orduban ez zan e... orai bekela karnabalak eta... ez ziran.
- Eta orain ere ateratzen dira zomorroak?
- Orai? orai ee... atratzen dira, bai... bai.
- Eta zer beste (janzten dute)? gona luzeren edo sonbreroren bat edo, aurpegia tapaturik edo?
- Bai, arpegiya tapaturik eta ez... ez zain, ez ziran ezautzen nor ziran, eta alaxe.
- Eta asko biltzen dira?
- Bai, bai, bai, bai; orai ee... atratzen dira’re ta... baya diferentia da.
- Eta zer, eramaten dute musikarik edo?
- Bai, musikka, ola... zera, danbolina; gabaiy artan, e?
- Eta sonatzeko? flauta edo txistu edo zer?
- Txisttuba, bai, txistuba... bai.
- Eta akordeoia ez…
- Bah! garai artan ere bai, asko ez baya... bazon orduan kordëona’re, bai.
- Eta orain?
- Orai? eztakit, orai... oraiko modia eztaki nik; eztakit orai. Orai atratzen dia, bai, baya, gero... gurdiyan tzärrak, zerakin ona... baltzerr andi bat, artzen zein eta, astakeriyak itten zian ordu(b)an!
- Zer esan duzu? ez dut ongi konprenitu; gurdi batean, zer egiten zuten?
- Ba... zerriak, zerriak, baltzerria esaten gendu(b)en.
- Baltzerria?
- Baltzerriak; zerr andi bat, eta baltzerriak; orduan ee... artzen zein eskuben ta... ba-, badakit, astakeriak iten ziren, ordu(b)an.
- Eta baltzerria zer da?
- Baltzerria? ba... baltzerria? ola, gurdiya... badakizu zer dan, gurdi bat bekela?
- Gurdia, un carro, bai...
- Bai, ba ola... faten ziran ee... por ejemplo, faten gindanian ee... bedarra exke, o... gariyak e... eske, baltzerriak, sartzen ziran zerra batzuk ba... gurdiyan; oi da balzerrëa. Bai, baltzerria? au, zera aundi bat zan, eta zerriä? zerria ttikiyo... pa(a)tzen tziran, lau z-, lau zerra ttikiyäk? eta... ahora, atzekaldian eta aurrekaldian? iru balzerra? gero paatzen tzirän... ola, o bedarra, o... sujetatzeko, ez botatzeko.
Egilea(k): Koldo Artola Kortajarena
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!