Haziendaren kofradia
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OIA-085-023 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Baserritarrek ez zeukaten asegururik, gaur egun bezala, eta beren arteko elkarteak egiten zituzten ezbeharrei aurre egiteko. Oiartzun kofradiatan banatuta zegoen eta ez zuten auzoekin kointziditzen. Tornolak bere kofradia zuen. Konpraia. Enkantia.
- Proiektua: Oiartzuarren baitan
- Elkarrizketatzailea(k): Ane Lardi
- Data: 2008(e)ko apirilaren 01a
- Iraupena: 0:00:58
- Erref: OIA-085/023
- Kodifikatzailea: Ane Lardi
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Baserriko animaliak , Familia eta harremanak » Herriko giroa » Auzokoen arteko harremana
Transkripzioa
- Bai. Bai, bai. Biño, oaiñ ez da...
- Ez, oaiñ ez 'ttugu holako gauzik itten.
- Tornola 're zu gotuko za ba, zea, e... Kofraiya?
- A bai! Izaten zen hoa 're! Dembo batin.
- Hoi zer zen?
- Haziendan kompraiyia 'ro.
- Gotzen za zu hoi, nola, nola funtzionatzen zun 'ta gotzen za?
- Hoi ez dakit ba nik.
- Hoi...
- Hoi zer zen, hazienda bat 'o hiltzen bazen, hortako zen zerbatte, ez? Geo denan artin patu 'o...
- Kompraiya, bai, izaten zen zerbatte...
- 'Ta geo haragiya 're aprobetxatu igual denan artin 'o hola zen zerbatte, ez?
- Bai, bai. Ona, ona baldin bazen haragiya.
- Ona baldin bazen aprobetxatu 'ta geo patu ber bazen 'e, denan artin, 'o...
- Zerbatte hola izango zen kompraiyan martxa.
- Zerbatte hola uste 'ut zela hoi.
- Hala uste 'ut.
- Bai.
- 'Ta karo, segun zenei tokatzen ziyon 'ta geo bestiai tokatzin, pues gauz bea, 'ta zeozer hola.
- Bestiri, bai. Enkantia 'ro ze saten zen? Enkantia 'ro...
- Ordun seguroik 'ta holokoik ez zen izango (...)gaiña 'ta...
- Bai, nik 'e hola dakat aittua.
- Portu Berrin azpiyan prankotan eondua zea, Iri zarran bat garbittua izaten zin attona difuntu horrek...
Egilea(k):
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!