Antsoxuak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OIA-085-019 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Arreoa berak egin zuen. Ez du inoiz ontzirik hautsi, esku gozokoa izaki. Familiako gehienak antsoxuak dira. Amak berez ikasi zuen josten, eta hari begira ikasi zuen Frantxiskak ere. "Abilidadin paltik gabia". Antsoxu. Iatsi.
- Proiektua: Oiartzuarren baitan
- Elkarrizketatzailea(k): Ane Lardi
- Data: 2008(e)ko apirilaren 01a
- Iraupena: 0:02:05
- Erref: OIA-085/019
- Kodifikatzailea: Ane Lardi
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Bikote kontuak » Ezkontzak , Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko zereginak , Ohiturak eta bizimodua » Jantzi eta orraztu » Arropa eta oinetakoak
Transkripzioa
- Arriua in nun nik. Maindire mordo bat banun. Anaiyak, Anjel difuntu horrek, emana untzi pilla bat 'e bai. Zea osua, juego osua. 'Ta haik bat ez dut nik izango oaindik hautsiyik. Untziya arront gutxi hautsitakua naz ni! Eskutik ez nau eskapo itten! 'Ta batzuk prist! Eskapo aixa itten yote. Eskua berez izaten da holakua 'ta nei... Be! Baso bat 'ta platera batin apaletik 'o nolapatte irristatuta 'ro eroi! 'Ta gaiñekun besteikan hautsi gabia. Itxian 'e ez nun hausten untzi bat!
- Ordun familitik 'zute esku ona ordun zuek! Abili... Zea izango 'zute... antoxuk izango zazte!
- Bai, bai. Antsoxuk izatia da, baliyo izaki, eskapo in gabe...
- Bai, bai.
- Zea, kontu itten!
- Bai, hoi da. Batzuk torpeguk 'o... Dia 'ta...
- Bo! (...) guziya hausten zun person batzuk.
- Bai, bai, hoi norbea izango da.
- Bai, norbeak izaten du, bai!
- 'Ta ikasi nola in zenun, galtzerdik itten 'ta, bordatzen 'ta hoi, zeonek? 'O amak iakutsita 'o nombatt ikasi zenun?
- Amak, amak baizekin! Amai beituta guk ikasi itten!
- Amak nola ikasi zun?
- Amak... Amak hoa 're... Karrikan ibilli 'men zin geo hoik Karrikan 'e bizittu zin. Larraldaban 'e bizittu zin geo Maimotxen 'e bai 'ta... Horrengatik saten zun, katuak umik ibiltzen zittun bezela ibilliyak zila 'ta. Saten aitzen zen 'ta. Hala ibilliyak haik 'e 'ta. Biño gue ama, jesus! Abillidadin paltin gabia! Paltik gabia zen hoa! Abillidadin paltik gabia! Harei beitu 'ta iozer iñ itten zun. Maindiri letrak 'ta, abezedaiyotik dotoria in nizkan nik. Abezedaiyua eatxi, letran zean jarri bete-betekun, uker haundiyik gabe in, aski zuzenak!
- Joe!
- Letrak.
- 'Ta zuk harrei beira ikasi! Amai beira!
Egilea(k):
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!