Ergoiengo bidea
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OIA-082-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Gaur egun, errepidea bada, baina, garai batean, oso bide txarra zen Ergoienera. Autoa Olanditxoneraino (Olantxene) bakarrik iristen zen, eta Ergoiendik haraino ahal zen moduan joaten ziren; gaixoak, hankailletan.
- Proiektua: Oiartzuarren baitan
- Elkarrizketatzailea(k): Ane Lardi - Jose Luis Lardi
- Data: 2008(e)ko otsailaren 13a
- Iraupena: 0:01:15
- Erref: OIA-082/011
- Kodifikatzailea: Ane Lardi
- Gaia(k): Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Bideak , Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Aldaketak eta arazoak
Transkripzioa
- Neguan Ergoingo biri hoi dena, hor Ergoindik hasi 'ta Ualdetxoiño dena neguan iña da. Dena.
- Ni hoi juxtu juxtu akortzen naz e!
- Bai, Ergoinen bazen gizon bat, zerbatte, miñ zun hankin 'ta Olantxeko txokoaiño tortzen zen kotxia 'ta handikan angailletan Ergoina. 'Ta gu muti koskor giñala zen hoa, 'ta kusten genun nola angailletan eamaten zuten.
- Karo.
- Ui! Zea, menditikan zea Zaldindikan 'ta menditikan hartu zea, puskak arrastaka 'ta Ergoinen barrena Altziberra arrastaka. Bai. Dena lohiya zarra ikaarriya.
- Galipotik ez baizen, galipotik 'ta...
- Kamiyoik ez zen.
- Geo 're soldauk in zutenin, Pauko Errotatik gora in zuten, ez?
- Bai, biño ez zuten galipota bota!
- Bai.
- Hoi da.
- Todouno 'ro zea 'ro...
- Bai todouno 'ro hoi bota 'ta.
- Hor jendia hasi zenin tiroka 'ta bazter guziyak zikinduko zila 'ta jendia keja zen. Biño oaiñ kamiyua iñ denin, joño, uain kotxikin 'ta... Uain jendia eleante bizi da hor.
- Bai. Difentzi erra.
- Autobusa 're joten da 'ta!
- Bai. Nik holaxe izautu dut, biño. Difentzi erra izango zen, bai.
Egilea(k):
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!