Bilerak non-nahi: "ai, gue denbuk!"
Gurutzen ere bilera izaten zela dauka gogoan. Katea aiekatik etortzen zen jendea. Azainen ere izaten zen soinua. Bileretara oinez joaten ziren. Neskei laguntzeko aprobetxatzen zuten. Ttapa-ttapa segi! Berak Juansendokoa zuen emaztea. Ai ai, gue denbuk!
- Proiektua: Oiartzuarren baitan
- Elkarrizketatzailea(k): Ane Lardi
- Data: 2007(e)ko urriaren 22a
- Iraupena: 0:03:23
- Erref: OIA-062/022
- Kodifikatzailea: Ane Lardi
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Gaztetako ibilerak , Aisia » Kultura » Dantza , Familia eta harremanak » Bikote kontuak » Ligatzea
Transkripzioa
- 'Ta Txikierdin 'e bai 'ta. Geo Gurutzen... Duda itte 'ut, ez dakit itten zen, igual han 'e ingo zen. Kate aldetik jendia tortzen baizen. Han bertan itten zen billera. Katian.
- Bai, hanguk izandu dute joera honea 'ta guk 'e bai hara.
- Bai, bai. Irundarrakin bai.
- Hoi topo... Trambia horrekin bi ayeketa 're kombinaziyua do. Donostira 'ta bestetik Hendaira.
- Bai, topukin erki.
- Bai.
- Kontu pilla erra, Juakin!
- Bai, ordun soiñua, bu! Nun-nahi soiñua! Han 'o hemen, 'o hor, 'o... Puf! Azaiñen 'e itten zen! Azaiñen 'e! Soiñua.
- Gotzen za?
- Bai. Zu ez al za gotzen?
- Aittua itten zela, biño bueno.
- Bai, bai. Azaiñen 'e itten zen. Azaiñe.
-'Ta zeiñek jo 'ro itten 'te zun? Bertako norbattek? 'O...
- Bai, bertakua bai. Bertakua. Geo galdu zen... Asko, asko galdu 'iya holako billerak eta. Asko. Biño gu gaztiak giñan demboan, urti haitan, Azaiñen 'e bertako semia aitzen zen.
- 'Ta dena oiñez, Juakin!
- Bai, bai. Azaiñea jon in ber da, e!
- Bai.
- Han ez da, zea kotxin serbiziyoik! Han ttapa ttapa ttapa ttapa segi. Bai.
- 'Ta geo torri berriz?
- Bai. Jon, jotia bakarra ez!
- Bueno, geo aitzaki politta, neskai launtzeko etxea 'ta!
- Bai, hoixe. Pasaizo politta, paseo politta.
- Batzuk ez zuten nahiko, biño beste batzuk bai!
- Hoixe. Hoixe.
- Zuk Juansene... Juanseneiño jon berko zenun ba?
- Juansendo.
- Juasendora jon berko zenun andriai launtzea?
- Bai. Ugaldetxoa.
- Ugaldetxoa.
- Ugaldetxoa. Beno, Ualdetxo, Ualdetxo bertan ez, biño bai, aldian. Ualdetxotik aldian.
- 'Ta ze joten ziñazten, Altzibertikan, Altziberko billeratikan joten ziñazten?
- Bai.
- 'Ta berriz buelta Uartea?
- Uartea.
- Zuk bertan zenun, biño, harrei laundu in ber!
- Harrei launtzeko jon in ber. Haik bi ahizpa haik tortzen zin, hirugarrena bazen, bazuten... Hiru 'ro behintzat. Ai, ai, ai...! Gue dembo haik!
Egilea(k):
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!