Ordezko langilerik gabe
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OIA-062-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Oiartzuarren baitan
- Elkarrizketatzailea(k): Ane Lardi
- Data: 2007(e)ko urriaren 22a
- Iraupena: 0:02:40
- Erref: OIA-062/009
- Kodifikatzailea: Ane Lardi
- Gaia(k): Ekonomia eta industria » Lan-baldintzak , Ekonomia eta industria » Lantegiak
Transkripzioa
- 'Ta langille gutxiyo.
- Bai, bai, bai. Dudik gabe.
- Zuek zembat 'te ziñazten? Zu aittu ziñanin, zembat langille 'te zittun papelerak?
- Papelerak mordoska ba bai. Ez dakit zemba izango zittun totalin, biño, mordoska 't bai. Mordoska 't, mordoska 't.
- Ehuntik gotti 'ta bai, ez?
- Bai, bai. Ehun biño gehiyo. Hiru erreleo aitzen zin. Hiru erreleo. 'Ta erreleua... Bat miñez 'o alde itten bazen, hamabi ordu, hamabi ordu in ber. 'Ta geo eurra tortzen zenin, kampotik, barkua betia 'ta torri 'ta geo hor bagoiyak kargatu Pasaiyan, 'ta geo haik papelera karri. 'Ta han hustu, 'ta handik hasten zen.
- 'Ta zeak ze itten zun, e... Pasaira tortzen zin barkuk eta geo Pasaitik, zea...
- Pasaitik bagoitan...
- Bagoitan Errenteira, papelera.
- Papeleraiño.
- Bai. Errentiko estaziyoaiño.
- Hoi da. Papeleran onduan...
- 'Ta geo handik bazittun... Trenbiria jarriyak papelerako. Lezoa, Lezoa 're bai. Hara 're kombinatzen zun. 'Ta hola. Eur pilla erra bai han, papeleran
- Torri 'ta torri 'ta torri ibilliko zen.
- Bueno...! Eurra kantidadia! 'Ta oaiñ 'e bai, oaiñ 'e hala ingo da. Oain makina dena berriya 'ute 'ta.
- Bai, bai. Makina 'ta berriyak, biño papera itteko huaxe ber, eurra ber.
- Bai, bai. Eurra ber.
- Eta geo...
- Eurra 'ta geo zea 're bai, paper zar 'ta kartoi 'ta hoi dena beratu 'ta (...) 'ta dena txikittu, deseindu 'ta bildu 'ta (...) jarri.
- Biñon, zea, piñutik atetakua kalidade onekua izango zen papera.
- Bai, bai, bai. Ona.
- 'Ta zure garaiyan ze itten zin, zea, prentsarako 'ro periodikuk itteko paper haundiy hoik, bobina haundiy hoik itten al zin zuen garaiyan?
- Nola papera?
- Papera, zertako papera ateratzen zen?
- Zertako?
- Zertako ibiltzen zen handik atetzen zen papera?
- Oi! Periodikua itteko asko. Asko bai, periodikua itteko. Geo kartoiya itteko 'ta, libruk itteko papera 'ta hola, klase horta.
Egilea(k):
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!