Ugarte, Ugarte Errota eta Ugarte Dolarea
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OIA-062-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Jostatzen ibiltzen ziren, gordeketan. Etxe inguruan ibiltzen ziren, lau familia baitzeuden inguruan: Ugarte Errota, Dolarea eta Ugarte bera, bi bizitzarekin. Dolarea ezagutu zuen.
- Proiektua: Oiartzuarren baitan
- Elkarrizketatzailea(k): Ane Lardi
- Data: 2007(e)ko urriaren 22a
- Iraupena: 0:02:13
- Erref: OIA-062/003
- Kodifikatzailea: Ane Lardi
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Sagardogintza , Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriaren historia eta kokalekua , Familia eta harremanak » Herriko giroa » Auzokoen arteko harremana
Transkripzioa
- Ordun e... Ze gotze... Zu ze gotzen za, e... Uarteko errotakin, 'ta Altziberrekin 'ta ttikitako ze... Ze zea 'ttuzu, rekuerdo?
- Ze rekuerdo?
- Bai.
- Ez dakit ba, ze klasetan esan 'e!
- Jostatzen 'ta gotze al za?
- E?
- Jostatzen ibiltzen ziñaztela?
- Jostatzen bai. Han ibiltzen giñan, batzutan gorde... Gordeka 'ta eziñ billatuik eta.
- 'Ta ze ibiltzen ziñazten, auzuan? Altziberren?
- Ez...! Itxe ingurun. Geo lau... Beste lau, beste lau itxe bazin, beno, beste lau famili bazin. Guria 'ta beste lau. Uarte Errota, geo Tolaria, 'ta geo beste bi bizitzako etxia. Bai.
- Bai.
- Lau guztita. Bertan.
- Uarte béak zer 'ttu bi bizitza?
- Uarten... Bai.
- Uarte haundiyan.
- Uarten bi bizitza... Zume bat, 'ta bestian... Ez dakit ba! Zein zen? A! zea, Antonio 'ta Felix, mutillak 'ta nexkak berriz, Pia 'ta Arroxa 'ta hola.
- Ordun koskorrei mordoxka juntatzen ziñazten?
- Bai, bai. Bai, bai. Garaiy haitan lau bizitza bazien. Lau. Han Uarten hiru. Bat bi bizitzakua zen, Tolare... Bestia tolariakin. 'Ta geo Uarte Errota.
- 'Ta tolaria 're izautu zenun zuk?
- Tolaria?
- Ibiltzen zela?
- Bai, bai.
- Oaindik kendu gabia zen?
- Bai, ordun bai. Oaiñ, oaiñ ez dut uste donik. Tolare, Tolare, beti baserriyan izena Tolare saten geniyon. Tolare.
- 'Ta geo, e... Hua zer zen zuena, 'o han beste batzuk bizi zin?
- Uarten leno maixterrak zian. Geo haik demboakin jabe in zin. Biño gu han giñan garaiyin oandikan maxterrak zian. Errentan beti.
Egilea(k):
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!