Oiartzun (Gipuzkoa)

Bonbak hil

Bonbak hil <p>Lazkanburuko semea, gauean bazkaketa egiten ari zela, aireplanoak botatako bonba batekin hil zen. Palankaritarra zen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OIA-060-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Lazkanburuko semea, gauean bazkaketa egiten ari zela, aireplanoak botatako bonba batekin hil zen. Palankaritarra zen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Lazkamukua hor abioitikan 'o botata zein hil zen noski?
- A bai! Eduterio!
- Edulterio!
- Edulterio!
- Bai, han nik aittu ttut
(denak batera hitz egiten)
- (...) Behiyakin 'ta Austinen itxian ziozteken haik 'ta geo nazionalak ziozteken zean, Arkalen. 'Ta gabian ate duk zeakin, behiyakin bazkaketa 'ta zea aeroplano txar batzuk tortzen ttun tri...! Ttiki batzuk 'ta bombak holakuk botill hau bezain ttiki batzuk. Haitako batek bazterretik sartu 'ta harekin.
- Hill?
- Hil zen.
- Bai, bai.
- Bai, baiño hemen zean hil zen hua, e! Austi, Austiñen itxian.
- Hor herittu 'ta gue kamionan, gue attak eaman zun kamionetan kalea. 'Ta han bertan, Oiartzunen hil zen.
- Oiartzunen hil?
- Bai.
- Biño herittu ez zuten Lazkanburun in, hemen in zuten.
- Hor, hor, bai hor.
- Zubitene 'o Austiñenea, hemengo baserriy hontan.
- Geo atta torri zen: "hil da gizajua, hil da gizajua!" itten tzula... Palankaya.

Egilea(k):

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia