Oiartzun (Gipuzkoa)

Gerrara eramanak

Gerrara eramanak Inaziok, bere anaiak, sei urte pasatu zituen gerran; azkeneko urtea, Bartzelonan. Zorriak janak itzultzen ziren etxera. Hika.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OIA-052-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Inaziok, bere anaiak, sei urte pasatu zituen gerran; azkeneko urtea, Bartzelonan. Zorriak janak itzultzen ziren etxera. Hika.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Hura zen; biarrena. 'Ta geo Inaziok: horrek sei urte pasa zittun gerran.

- Bai, san izandu digu gui.

- Geo hoi... horren eaman ber zuten... hemezortzi urte komplittu gabe eaman zitenen gerra gue Inazio. Sekulan Oiartzundik ate gabia, pusill bat ikusi gabia 'ta... hala eaman zuten. Sei urte pasa zittun. 'Ta Manuelek suertia izandu zun; ya gerra bukatu zen 'ta Lesakan in ziñen soldauxka. Lesakan bazen konpañiya, bakizu gerra ondorin nonahi jartzen zittinen 'ta. Bai. Ge Inaziok azkeneko urtia pasa zun Bartzelonan soldado, Bartzelonatik zeatu zen... Zorri pilla 'rra karri ziñen. Itxian sartu zenin, ne atta difuntua uztarriyan jartzen behiyak 'o ez dakit ze ai zen 'ta: "Atta, dena zorriz betia torri naz 'ta...", "E'yaiyela ordun gotti jon" 'ta gue amak arropa guziyak hartu 'ta balde batin sartu ziñen suan jarri 'ta denak han bukatu zin zorriyak.

- Jo! Nola torko zin haik!

- Bai. Zorriyak... nik kusi nun mutil bat, (berez 'e zea zikiñ xamarrak zittuzten) 'ta ne gizon difuntuak, orduko gerra, klaro, gerra bukatu... Koxme zun izena 'ta, e... san zin: "Ekarri nazu alkandoa 'at" 'ta "Ze in ber 'zu", "Koxme, nik uste 'ut, zorriyak dena betia dola 'ta putzun sartu ber dut, putzun". Harren bizkar-hezurrako hezurra hoi dena, dena zorriyak jana ziñen, llagatan jarriya. 'Ta hala bizi zen hura gizajua, amaik ez zun ta... atta... Eta ne gizon difuntuk hartu zepillua dena garbittu, garbiya jantzi 'ta bueno... holako ixtoiak!

- 'Ta klaro, gerra zu ongi gotuko za. Hogei urte...?

- Hogei urte, gerran. Ni dena gotzen naz gerra.

Egilea(k):

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia