Oiartzun (Gipuzkoa)

Zamora

Zamora <p>Luisa Zamora baserrikoa da. Gogoan du nolakoa zen Zamora: sukaldea behean zegoen, beheko suarekin eta argirik gabe. Ateak irekiak egoten ziren beti, trankildade osoarekin. Sei senide ziren. Bospasei urterekin hasi ziren eskolan.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OIA-043-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Luisa Zamora baserrikoa da. Gogoan du nolakoa zen Zamora: sukaldea behean zegoen, beheko suarekin eta argirik gabe. Ateak irekiak egoten ziren beti, trankildade osoarekin. Sei senide ziren. Bospasei urterekin hasi ziren eskolan.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- A, bueno, ya geo...

- Jaiyo ziñan baserriya 'ta...

- Eta baserriya nolakua zen nahi 'zu jakiñ? Nik izautu nun baserriya sukaldia bian zula. Beko suakin, argiyik gabe. Ura bai, zergatik teillatoko... Entornua 'o buelta teillatokua zinkakin zeatu 'ta deposito haundi bat zen 'ta depositun ura bagenun. Oseake ura bagenun, biño argiyik ez. Argiya kinkiya, kandela... Ni oaiñ eoten naz harritzen, uaiñ hoimbeste su aitzen den kontutan, ordun itxiak su nola ez zun hartzen! Ze gambaran belarra eoten zen! Katuak toki guzitan bazin, 'ta katuk su ondun. 'Ta nik uaiñ asko pentsatzen dut, e! Ni ez nake biziko oaiñ han nei halako kezka ematen nau. Oaiñ pentsatzen jarrita e! Eta atiak erekiyak noix-nahi. Lasai torri zitteken nahi zuna 'ta bazter batin lo iñ 'e bai, lo 're bai. Oseake, trankilli... Trankillidade osuakin. Eta akortzen naz, su harrek nola zun latza goitik bera, oseake bian, hoi hor don bezela, eta geo hoi biño saliente haundiyokin zun hola tximeneta bezela eta handik latza deitzen geniyon guk,zen burni bat, hola kako batekin eta han e... Handik zintzillik jartzen zen eltzia. 'Ta eltziak izaten zin lurrezkuk ordun! Eta gue beste bizitzan txakur bat bazuten, este... Oillaor txakurra, beti gosiak eoten zena, eta sukaldia bian hola, bian baizen, erekiya harrapatzen bazun, eltzea joten zen! Eta burua sartzen zun eltzian eta klaro, hua berua nola baizen, trik, (sugorriyai) tiki taka 'ta eltzia hausten zun, ama tripak jaten! Batetik eltzia hautsi 'ta bestetik potajeik gabe eguardiko! Oseake... Biño pakin, e! Ez zen haserretzen gue ama, e! Ez zen haserretzen. Geo noizpatt sortu zin zeakuk, portzelanazko eltziak sortu zin, biño lendaizi nik lurrezkuk izautu nittun, e! Eta geo bai, ya geo obra in 'ta sukaldia gora iyo zen 'ta ya ekonomikakin. Ya kambio. Ordun haik ekonomikak zun deposito ttiki bat onduan, eta ze garbitasuna ingo geniyon depositu harrei, bajatzen zijula ura, gaiñetik bota beti, gaintik bota beti. Oseake ur hua epela. Gaiñekun ur hotza eta ekonomika 're iñ in ber zenun! Zeatik nik oaiñ esaten dut, nik oaiñ botoiyai man eta in ber bazu kamamillo bat, in ber bazu kafesne bat berotu, ez zattu ezer kostatzen. Ordun salto iñ ber zenun 'ta geo ipurdiya garbittu gaiñea ontziy harrei. 'Ta oaiñ hala guztiz 'e kafeteira, zeatzea. 'Ta hor zein joten zen ordun gosaltzea kafeteira? Nadie. Horregatik, in dun difentziya. 'Ta geo, pues... Elkarren arrimun, ni ne anai difuntukin, hogeita bat hillabete 'ta bestik inguru hortan. Sei giñan, e, segido segido zeatuk. 'Ta sei... Bueno ni jaiotzeko anaiya bazenittun osaba 'ta izeba neska zarrak eta haik ilusiyo osuakin Txaparrea ekarri. Hua hor 'ta ama ya geldittu zen nekin bakarrakin, biño geo hala 're bost izandu giñan eta bost urtetik seira eskola hasten zen. 'Ta ordun Tolareberrira. Biño ibilli ber izaten genun Tolareberrira 're gue itxetik...

- Hua zein da, Zamalbideko hua?

- Bai. Ez ziun deus kostatzen gui ordun ibiltzia.

Egilea(k):

Pasartearen kokapena

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia