Oiartzun (Gipuzkoa)

Errotaberriko errota zaharra

Errotaberriko errota zaharra <p>Errotaberriren ondoan, beste errota zegoen, orain Pitusa dagoen tokian. Bertan bizi izandakoa da Rufino. Gero, aitona-amonekin Olalden bizi izan zen. Rufinok bi errotak batera lanean ezagutu zituen. Gero gogoratu ZIN.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OIA-039-021 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Errotaberriren ondoan, beste errota zegoen, orain Pitusa dagoen tokian. Bertan bizi izandakoa da Rufino. Gero, aitona-amonekin Olalden bizi izan zen. Rufinok bi errotak batera lanean ezagutu zituen. Gero gogoratu ZIN.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- 'Ta errota berritik aparte ba al zen beste itxe bat, errota zena?

- Bazterrin, bai.

- Bai, e?

- Oaindik zea da, Pitusa don hortan.

- 'Ta zuek ze san 'zu, han bizi ziñaztela, 'o Olalden?

- Han, han, han. Bueno, gue atta 'ta ttiki... Gaztetan. Nik Makutxon jaiyua izan ber dut, biño geo horrea torri bizitzen, 'ta hor bizittuk. 'Ta ama ate zizu kontuk, nik zazpi urte nittula hilla. 'Ta ordun amonakin 'ta gu, beti. Oi, Errotan hambeste dembo bai, han. 'Ta geo gue atta in zen Aldapakukin ezkondu, bigarren andria zun geo, biño gu haikin ez giñan bizi, gu beti Olalden, beti attonakin 'ta amonakin. Oi! Itxeko paperak itten hor, Olaldeko osaban izenetik ne izeneko... Peritua 'ro zer zen torriya? Eun batin, 'ta sukaldetik beira hola jarri 'ta harrek nei: "hor itxe bat bazen leno." 'Ta nik ez beitu 're in. Ez zela, 'ta ez zela. 'Ta geo neone: " ui la letxe, ni ze aittu naz esaten! Perituk itxia bazela 'ta nik ezetz!" 'Ta neone bertan bizittua, zeatua 'ta ezetz esan eta.

- Aztua zu 're?

- Aztua. Geo gotu zin. " Nik erra san ziot horrei itxeik ez zela errota, Errotaberrikua!" Joe! Bai, bi errota ikusi izandu 'ttut nik han lanin.

- Bai, e?

Egilea(k):

Pasartearen kokapena

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia