Oiartzun (Gipuzkoa)

Arropa berria egin bakarrik ez, baita konpondu ere pila ederra

Arropa berria egin bakarrik ez, baita konpondu ere pila ederra Izeba eta biak aritzen ziren josten. Maitxo errietaka aritzen zitzaion enkargu gehiegi hartzen zituelako. Izeba onegia zen eta kapaz zen dirua ez zuenari ez kobratzeko. Asko ziren berria egiteko dirurik ez eta traje zaharrari buelta ematen ziotenak.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OIA-031-024 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Izeba eta biak aritzen ziren josten. Maitxo errietaka aritzen zitzaion enkargu gehiegi hartzen zituelako. Izeba onegia zen eta kapaz zen dirua ez zuenari ez kobratzeko. Asko ziren berria egiteko dirurik ez eta traje zaharrari buelta ematen ziotenak.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ez, ez, ez. Gure izebak pillaka han eukitzen zittun hartuak, biek aitzen giñan sesiyun... nik saten niyon "Zertako aintzen yozu geo ez 'zu posible ittia 'ta? Zertik aintzen yozu, geo ezin iñik, muturrak hausten gau 'ta egun hor ai ber 'zu". Biek aitzen giñan diskutitzen. Iñoi ezetzik esateko zeaik kapazidadeik ez, ba!

- 'Ta geo ezin alletuik?

- 'Ta askotan debalde 're ai ber izaten zun. Ikusten bazun... hortan zea zen... ikusten bazun behartsua 'ta eziñin zebillela 'ta kapaz zen ez kobratzeko itten zun lana. 'Ta beste batzuk berriz zea abusu gehiyegi: "Jarri nazu zeak, entretelak eta, botoiak eta... onak jarri e! Onak!" Bai... jarri 'ta geo... tsiu! Ezta akortu 're zea pagatzia, noizpatteko 'atin itten bazizuten! Miño ordun ez zen diruik, ez zen dirurik.

- 'Ta nei san izandu naute, ez zakatenak eta, trajiri buelta eman 'de bai.

- Nola?

- Kanpotik gastatu, eskatu dena...

- A bai! Hamakin bat lan bai hortan, arropak eta, ui! abriguk eta... asko iñ izandu dia horrela, jesus!

- Hoi zuek itten zenuten 'o hoi ya itxian itten zen?

- Ez, ez. Eskatu balitteke etxian ingo zuten, miño gaiñekun...

- Zuek?

- Bai, bai, jesus! Ez zen holako... Gaurko gaztiak probatu ber luteke pixka bat orduko bizitza zer zen, jesus! Hamakiñ bat arropa bai zea... 'o bes ahizpa batena igual, 'ta bestiri txikittu, urratu dena eta ttikiyagui egiñ arropa harrekin 'o abrigua edo txaketa edo soiña edo... bueno, holako arregluk! Ikaragarri.

- In 'ta konpondu pilla 'rra. Ze eosi batez. Saldu itten al zen arropa iña?

- Bai, itten zin, miño oaiñ bezela ezta pentsatu 're, keba, ezta pentsatu 're. Telak ordun. 'Ta gaurko eunin telak denda gutxi dia telak saltzen ttuztenak. Hainbeste arropa dago egiña 'ta.

- Oaiñ kapritxua da geyo, ittiana.

- Bai, bai, leno arregluk? Jesus! Zarragunak edo norbattek eman ziyola 'ta berri-berriya eoki 'ta dena eskatu 'ta berrikotik egin... hoi bai, asko.

- Zurtzittu 're bai geltzerdi pilla 'rra.

- Baita 're! Jesus! Gure izebak hamakin bat...

Egilea(k):

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia