Klase diferentziak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OIA-031-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Oiartzuarren baitan
- Elkarrizketatzailea(k): Ane Lardi - Maitane Toledo
- Data: 2007(e)ko ekainaren 19a
- Iraupena: 0:02:50
- Erref: OIA-031/014
- Kodifikatzailea: Ane Lardi
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Gaztetako ibilerak , Ekonomia eta industria » Langileen arteko harremana eta langile-mugimenduak , Iritziak » Antzinako bizimoduari buruzkoak
Transkripzioa
- Aittu ni ai naz esan 'ta esan e! 'Ta esango 'ute "jendia hoi... ze ai da hoi erua hoi hor san 'ta san, esplikaziyuk hoiri ematen". Hoi, egiya da e! Zertikan denak bizi izandu gea, zean, nik han, nere etxian, hoinbesteko familiya, oaindik aurrerapenik gabeko zea, eta handik honea torri 'ta diferentzia, 'ta geo, urtian poderiyun, orain, orain, aber ze kanbiyua in dugun. Denak e!, denak. Leno pobre antzeko jendia zena oaiñ alletu da aberatsan gradutara e! Porke aber, hasi zattiz kotxikin... eta itxiak, leno errentan izaten zen 'ta errentak 'e eziñ alletuik eta... mixeri... mixeriya? Bai, ez beiñipeiñ oaingo bizitza. Oaingo bizimodua ez, oso diferentia. Eziñak 'e bazian 'ta... oan baiño geyo; eziñak. Gaur jendia bizi da, pues, leno aberatsan kategorira alletuak.
- Bai, oaiñ eozeiñ joten da biajea 'ta...
- Edozeiñ, edozeiñ 'ta eskubide oso-osua. Eskubide oso-osua dakate. Baiñon lendikan, jesus! Difentzi erreko bizimodua! Difentzi errekua, a! Gure izeba gaixua haik oaiñ bizi balia! 'Ta gure izeba bezela beste asko 'ta asko 'ta asko, 'ta ze bizitza: latza! Latza! 'Ta batez 'e, baserritarrak ere bai. Bizitza gorrak eraman 'ttuzte baserritarrak, batez ee. Jo! Gaur aurrerapena asko 'ta asko dago, makinaiyakin, laneko, haziendak 'e kanpoa botzen dia 'ta len bezelako mazka itxea eaman berrik eta zeaik ez.
- Bai difentziya.
- Diferentzi haundiya, bizimodua asko aldatu da, lendikan.
- Miño, Maitxo, gerra ondorin 'ta zea, kalin okerruo pasako zen gosia...?
Egilea(k):
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!