Kalean jostatzen
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OIA-031-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Oiartzuarren baitan
- Elkarrizketatzailea(k): Ane Lardi - Maitane Toledo
- Data: 2007(e)ko ekainaren 19a
- Iraupena: 0:01:48
- Erref: OIA-031/010
- Kodifikatzailea: Ane Lardi
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Jolasak , Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Umetako kontuak
Transkripzioa
- Jo! Juerga errak pasatzen genittun haiekin, ene! Zinturak lotu... pero, eske ateratzen giñan... arrosiyua izaten zen illunabarretan, 'ta arroxiyoko aitzakiyan atera, arrosiyoa joteko, 'ta juntatzen giñan mordoska, neska mordoska, launak 'ta denak hortxe, zea, geo neska 'ta mutil, juntatu 'ta Paul hoi tartin izaten genun: zinturak bildu elkarrenak eta estatua hor, horren goiti bera bota 'ta Donfelizeneko zeiai, oain jardiña nola in dute, Donfelizeneko itxia horrei aldabai lotu zinturak 'ta gu estatuan atzin gorde; ta-ta-ta, aldaba jotzen genun... hor 'ta beste... Muguruzanin 'ta bueno! Muguruzanin 'e aldaba gaitza zun atiak eta elizan aiñako hola zea bat bada hor eskalletan gotti iyota petrilla gisako bat? Haren atzin gorde gu 'ta gauza berdiña hairi 're 'ta "¿Quién es? Zein da?" 'Ta gu erki, zein den, zea gorde 'ta zinturakin tira aldabai... iñorrez han! Miño guk, jesus! Zenbat holako pika... zeak... pikareskiyak itten genittun, bueno! Eta gozatzen giñan! ¡Qué bien lo pasabamos!
- Gañea haur asko juntatuko ziñazten plazan 'ta?
- Laun asko.
Egilea(k):
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!