Sagardoaz gain, ura
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OIA-021-018 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Aduriz sagardotegia gizonez josia egoten zen. Batzuk lataka aritzen ziren eta Rosariok ura bota izan die batzuei.
- Proiektua: Oiartzuarren baitan
- Elkarrizketatzailea(k): Ane Lardi - Joxe Luix Pikabea
- Data: 2007(e)ko maiatzaren 22a
- Iraupena: 0:01:40
- Erref: OIA-021/018
- Kodifikatzailea: Ane Lardi
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Sexua eta generoa » Genero berdintasuna , Aisia » Taberna giroa » Tabernak eta jatetxeak , Aisia » Taberna giroa » Sagardotegiak
Transkripzioa
- Saardotegiyan gizon... geyena gizasmia ibilliko zin? Ordun emakumik ez zin joten.
- Ez gizasmia zen geyena, gizasmia bai.
- 'Ta toritu 'ta ingo zizuten?
- Bo! Batzuk bai 'ta bestik berriz e'zekiten toritu 're nola itten zen. Ze san 'de ba al zekiten batzuk?
- Batzuk zea ber gañea: launtza.
- Launtza. Denetik izaten zin. Jesus! Denetikan izaten zin. Latoso zikin batzuri... lata 'ta zikiña nazkatzen ziten 'ta, bai? Hartu zea sardua zetzeko potuk, litroko potuk eta izaten zin, ura 're bai, han izaten nun bertan basuk 'ta garbitzeko, handikan hartu litroko potukin 'ta muturrea titzen "segi hemendikan!".
- Atrebitzen ziñan e?
- Hombre! In berko! Bestela beák lata geyo jartzen zuten 'ta "segi hemendikan! Fuera!".
- 'Ta nausiyak ez zizuten ezer saten?
- Ezta deuse.
- Jakinki haik?
- Haik bazekiten. Neonek igual saten niyon beaiy ze in nun. 'Ta ongi in nula saten ziten. Erki in nula, mezi zunai iñ in ber zitzaiola in ber zena.
- Hairi 're tokatuko ziyoten?
- Hola bizittu izandu ga. Oain berriz, xintxo-xintxo hementxen.
- Lehen 'de txintxo ibilko ziñan?
- Bai, bai. Saiatzen nitzan. Xoxak nahi bainittun 'ta haik sortzetikan nonbaitikan. Ai Jesus! Ez dugu saardoteiko xoxa...
Egilea(k):
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!