Askak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OIA-020-021 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Oiartzuarren baitan
- Elkarrizketatzailea(k): Ane Lardi - Joxe Luix Pikabea
- Data: 2007(e)ko maiatzaren 17a
- Iraupena: 0:01:51
- Erref: OIA-020/021
- Kodifikatzailea: Ane Lardi
- Gaia(k): Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Eraikuntzak eta azpiegiturak
Transkripzioa
- 'Ta geo gororo bazten, uaiñ ez da... Depo... Zea, depositua den bazterra hartan, beste aska bat. Kendu 'ta ibilli zuten, geo jarri ingo zutela 'ta. Aska hura, hura zen berriz, behiyak joten zianak zeako, Axeiyeneko behiyak eta... Hola behiyak zittuztenak eamaten zittuzten ura iatea hara. Han aska hura beti betia ioten zen ura zeriyola.
- 'Ta Axeiyanak hemen izango (...)
- Axeiyanak hara joten zian. Ez, goro 're bazen beste aska. Bi aska zian, bero 'ta goro. Axeiyanekuak goikoa joten zin.
- Ordun behiyak kalin barrena ibilko zin?
- Goiko kalin betti!
- Oain hor behiya ikusteko!
- Oaiñ ez da behiyik 'ta holokoik! Biño orduan... Hantxe behiyak ikasiyak eoten zian noski! Atzetzen zittuztenian bat 'o bi joten zian, ura ian 'ta itxea.
- Ya ohittuk!
- Karo!
- 'Ta itturriyak non zin? Oaingo itturri berak al dia? Hor Xabale aurrekuk eta...
- Xabalen da oaiñ kantoiyian zea, 'ta leno zen, itxia nola da, zeak... Xabaleko itxi hoi, harrek goiko kalea ayeka hora... Kantoi hartan itturriya 'ta goiko kalin 'e beste itturriya. 'Ta geo zea, zeako Kamioneko 'ro, kontsejupeko atzi hartan berriz, beste itturri haundiy hura.
- Kastroneku hortan.
- Kastronekua, bai. 'Ta hola.
- Bazin itturri mordoska 'at! Ez?
- Kalian bertan. 'Ta geo bero 're bai, 'ta bian Posta aldian 'ta.
Egilea(k):
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!