Oiartzun (Gipuzkoa)

Oiartzungo fusilamenduak

Oiartzungo fusilamenduak <p>Anaia frontean hil zen, eta berak jaso zuen haren heriotzaren berri ematen zien telegrama. Aita ez zen politikan sartzen eta anaiak ere ez. Kanpotik ekartzen zituzten kamioietan hemen fusilatzeko. Lehendabizi Beko-plazan fusilatzen zituzten eta gero hasi ziren kanposantura eramaten. Oiartzungo mutil asko fusilatu zituzten han.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OIA-020-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Anaia frontean hil zen, eta berak jaso zuen haren heriotzaren berri ematen zien telegrama. Aita ez zen politikan sartzen eta anaiak ere ez. Kanpotik ekartzen zituzten kamioietan hemen fusilatzeko. Lehendabizi Beko-plazan fusilatzen zituzten eta gero hasi ziren kanposantura eramaten. Oiartzungo mutil asko fusilatu zituzten han.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Dena, dena tristia. Anaiya 're frentian hil zen. Telegrama ailletu zen 'ta nik hartu ber izandu nun, 'o nei tokatu zin hura hartzia 're. Txar guziya netzat!

- 'Ta anaiya ze in zuten Maitxo, zea, e... Reketik emanezi...

- Reketiak hartu Irun... Zeatik Pamplonatik etorri zianak eaman. Gorriyak ziala 'ta. Beste gizon horrek san zula 'ta. Gue attai ez zitzaiyon gustatzen politikan sartzeik eta.

- Biño han...

- Gaztiak akaso Batzokiko zea izango zuten, biño... Behintzat, politikan asko sartu ez.

- Biño garai hartan igualtxo zun. Iozeiñ eamaten zuten, ez?

- A bai! Bai. Asko afusilatu zuten. Gui, Donostira jun giñan lehengusua 'ta biyek relojei batea 'ta nonguk zazte 'ta Oiartzunguak eta. Hola hasi zen: "bai, Oiartzun hortan 'e..." ez dakit zer 'ta bakit zer 'ta... Geo san zigun: " ba al dakizute zembat dian afusilatuak? Oiartzunguak?" 'Ta san zigun: " cuarenta y nueve 'ro" ez dakit zer. San zigun nola zen. Kantidadia 'ro san ziguten, ez naz akortzen. Gue auzuan bertan 'e bazian afusilatuk. Asko zen afusilatua. 'Ta kampotik kamionetan karri, han kampun harra... Hartzen zittuztenak 'ta bestetan ez itteatik beko plazan paretan kontra jarri 'ta han hiltzen zittuzten. 'Ta geo hasi zian kamposantura eamaten 'ta han afusilatzen. 'Ta Oiartzungo mutillak 'e bazian afusilatuak han. Nik dena holako... Txarra.

- Holako rekuerduk...

- Akortzen nazena.

- Jo! Erra da.

- 'Ta guk ordun ze urte genittun? Pues hogei 'ro.

- Hogei 'ro.

Egilea(k):

Pasartearen kokapena

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia