Oiartzun (Gipuzkoa)

Karabineroak

Karabineroak <p>Txikiak zirenean, amak etxean edukitzen zituen. Ez zuen nahi kalean karabineroen seme-alabekin ibiltzea, haiek lotsagabeagoak-edo izaki. Karabinero asko zeuden Oiartzungo plazako etxeetan; gero, karabineroak erretiratu eta guardiak egon ziren. Guardiak Kontsejupean bizi ziren. Kartzela udaletxeko ganbaran zegoen. Teilatura atera izan zen atxilotutako bat.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OIA-020-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Txikiak zirenean, amak etxean edukitzen zituen. Ez zuen nahi kalean karabineroen seme-alabekin ibiltzea, haiek lotsagabeagoak-edo izaki. Karabinero asko zeuden Oiartzungo plazako etxeetan; gero, karabineroak erretiratu eta guardiak egon ziren. Guardiak Kontsejupean bizi ziren. Kartzela udaletxeko ganbaran zegoen. Teilatura atera izan zen atxilotutako bat.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ttikitan jostatzen 'ta ibilko ziñazten? 'O ttikitan 'e lana?

- Ttikitan amakin ioten giñan gu, itxian iukitzen ziguten. Bazterreko bizitzetan zeak izaten zian ba, karabineruak eta hola. 'Ta gu umiak kampotik torritaku hoik... Ordun denak... Uan denak izango dia gaixtuak, biño ordun haik lotsagabekuak 'o, gaizkiyo hitz eiñak eta hola. ' Ta gue amak iukitzen zigun itxian, ez haikin gaizki ikastetik. 'Ta hola. Karabinero tartian bizittu giñan urte...

- 'Ta non zin ba karabineruk? Ze itxetan zin?

- Leno bakotxa be itxia billatzen zun tokiyan.

- A, a!

- 'Ta geo guardiyak eoten zian berriz, geo karabineruk erretiratu zian 'ta guardiyak eondu zian kontsejupian. Goiko xaloi hartan ioten zian. Han bizitza batzuek bazian 'ta haitan batzuek, 'ta solteruak eta behintzat, beste sala bat bazen 'ta han ioten zian.

- A! Kao, ze kartzelak 'e han zin, ez? Ayuntamentun?

- Bai. Kartzela 're han zen. Kartzelako gambara. Ui...! Zeako, ayuntamentoko gambara.

- Zuk aittu izan du al 'zu, oain esan 'zula gambara, norbattek ez al zun eskapo iñ?

- Eskapo ez dakit, biño leiyotik gaiñea atera, luzerotik eta ejuka 'ta sumatu zuten, erdi mozkorra 'ro jona, eamana. 'Ta ikusi zutenian korrika hura harrapatzea jonak. Leiyo... Handik salto ingo zun pentsamentuan 'o. Nik hoi aztua nakan, hoi san zunin akortu naz.

- Ni, attak 'o sana, bai. Bai, hoi da, 'o teillatoa ate zela, 'o...

- Bai, teillatoa, luzerotik teillatoa atera.

Egilea(k):

Pasartearen kokapena

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia