Oiartzun (Gipuzkoa)

Irazusta harri-jasotzaileak

Irazusta harri-jasotzaileak <p>Usategietatarrak auzoak zituzten. Garai hartako harri-jasotzaile ospetsuak ziren: Irazusta. Familia guztia kirolzalea zen. Ama ere segan ederki aritzen zen. Asko zaindu eta prestatzen ziren.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OIA-015-026 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Usategietatarrak auzoak zituzten. Garai hartako harri-jasotzaile ospetsuak ziren: Irazusta. Familia guztia kirolzalea zen. Ama ere segan ederki aritzen zen. Asko zaindu eta prestatzen ziren.

Transkripzioa

- Lezo.

- Eta Irungo muga 're onduan du.

- Bai, bai.

- Usatita 'ta hoik?

- Usatita? Gue auzua! Usatita Irungua eta Usatita Oiartzungua, aurrea Usatita Irungua 'ta goiyan, harrijasotzalliak eta, goiyan. Hil zien, Frantxixko hil zen, jasotzallia bera. Terexa 're hil zen, etxeko andria itten zuna hil zen. Hillak dia. Teodoro 're bai, harrijasotzen 'ta ibiltzen zena, semia.

- Oso ezaunak zin ez?

- Bai, oso ezaunak, ya lo creo. 'Ta balio zutenak! Hola.

- 'Ta ze aitzen zin harrijasotzen 'ta bakarra 'o aizkoran 'ta 're aitzen zin 'o haik?

- Harriko fama zen. Oaiñ 'e... aizkora ez zuten artaño, harriyakin zuten fama.

- 'Ta non barrana ibiltzen haik harrijasotzen 'ta?

- Harrapatzen zittuzten hor nun itten zien zeak feriyak! Oain nola tortzen dia laumbatetan 'ta tortzen dia? Igual. Tokiyak, tokiyak propiyuak.

- 'Ta haita?

- Haita joanta. Batak "hik hoimbeste" 'o elkarrei eskeintzen diruak eta gauzak. Ni e'naiz beñe fan, e'nitzen joan izandu. Miño hoik buf! fama haundiya zuten.

- 'Ta hoik auzuak zin zuenak?

- Klaro, auzuak... miño ondo kompontzen giñen. Oso ondo kompontzen giñen miño ne gizona e'zen... e'zen apostozalia, hura e'zen bate. Miño hoik bai, hoik apostozalik zien.

- Eta zer zin? Gañekun iriyak eta bazittuzten 'o...?

- Hoik ez zuten iriyik. Nik iriyak eukitu genittun ne jaiotetxian. Maldaburun ez, Maldaburun ez genun... behiyak.

- 'Ta Usatitakuk bazittuzten?

- Iriyak? Hoik ez. Dena haik behiya.

- Apustua itten zuten harriyakin 'ta?

- Ez zuten. Ardiyik ez genun iñork.

- Eta usatitarrak bezela izautzen zin 'o apellidungatik 'o zertin zin izaunak haik?

- Irazusta. Irazusta Oiartzungu hoik. Irazusta; Levantamiento de piedra.

- 'Ta zer zin bi anai, san 'zu?

- Bai, bi anai aitzen zien: Teodoro, oain berriro hilla da, Joxemari... bi anai, atta gehina! Mayoria! Atta zuten harrijasotzallia mayoria. Hil zen hura 're. Miño ze? Arrautzak erruz jaten zittuzten haik, ya dozena arrautza igual eunian 'ta. Que mantenimiento. Haragiya propiyo karnizeitik jarriyak jakiñan gañian hoimbeste haragi 'o txuleta, hombeste arrautz... preparatuak! Gastu erra bai!

- Bai, apustua irabazten bazuten ongi, miño...

- Bai, orduan erremeiatzen zittuzten, ez bazittuzten iraazten (...)

- 'Ta zeñekin aitzen 'te zin haik apustun? Zein zin gehiyo harrijasotzallik 'ta izaunak? Gotzen za zu?

- Hoik zien hor... Oiartzungoak... beno, Oiartzunen hoik zien: Usategieta. Hoik zin.

- 'Ta hoik zer zin zue erarexkuk 'o hola 'o?

- Ez, ni miño zarraguak mayoria... atta ni miño zarragua, eta itxekoandre gazta itten zuna nekin 'o bi urte gaztegua, etxeko andre gaztia... zarra 're bai, zarrak hil zien... Segalaiya etxeko andre zarra. Bai! segan 'ta fuego aitzen zen andre haundi bat.

- Ordun denak zin hortako?

- Bai, bai. Denak. Holaxe zien kontuak.

- Erki.

Egilea(k): Ane Lardi

Pasartearen kokapena

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia