Fusilamendutik ihesi
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OIA-008-022 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Fusilatu egin behar zuten batek ihes egin zuen, eta baserri batean gordetzeko eskatu. Etxeko andreak salatu egin zuen. Baserri ondoan akabatu zuten.
- Proiektua: Oiartzuarren baitan
- Elkarrizketatzailea(k): Ane Lardi - Joxe Luix Pikabea
- Data: 2007(e)ko martxoaren 07a
- Iraupena: 0:01:33
- Erref: OIA-008/022
- Kodifikatzailea: Ane Lardi
- Gaia(k): Politika » Jarrera politikoak » Liskarrak politikan , Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Errepresioa
Transkripzioa
- 'Ta han san 'men ziyoten: "nik badakit hilko nautela harrapatzen banaute, biño nei jarri nazute Errentiko biria, gutxi..." Ez dakit zembat seme-alaban atta zen. "Gutxinin familiyatik despeittu nahi dut". 'Ta hoik ze in zuten, ordun... Txikierdin...
Hora zen beste... Ez reketik eta ez militarrak, beste nola saten da erderaz? Otro cuerpo hola falangista tipoko Acción... no se cuantos zuten izena. 'Ta hoik zozten Txikierdin, kuartelakuk hemen gue itxian 'ta eondu zin bezela. 'Ta andri horrek ze in zun?
Mutikua biali Txierdira sateko... Aterik baizin lenoztikan billatzea menditan 'ta zeak, jendik, oi... Tropak 'o... Zeak. 'Ta mutikua biali Txikierdira satea hain itxian zola gizona! 'Ta béak nondik bialiko zun! Hoi iñ ber da, e!
Eta gizona, pes harrek san 'men ziyon nondik sartu 'ta, abitu zeneko seittun zerkatua. Tirua handik eta tirua hemendik eta, bea eskapo. 'Ta azkenin Berrondoko onduan, baserri baten onduan, hola arbola baten onduan hor hil zen.
Hor hil zuten gizon hoi. Handik eskapo iña. Eta hoi eondu zen hor... Hillaete askuan. 'Ta andria tortzen zen astero. Arbol haundi baten onduan sartu zuten, pensa 'zu! gorputza 're bai, han bertan. Biño geo ya atera zuten, e! Geo ya eaman zuten Errentira.
Biño hoi, haik denuntziatuta bialitako denuntziyakin hill zuten gizon hura.
Egilea(k): Irati Etxebeste
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!