Oiartzun (Gipuzkoa)

Salaketak

Salaketak <p>Kartzelan zegoen anaiak jakin zuen zein izan zen bera salatu zuena. Etxera bidali zuten segidan. Salaketa asko egoten ziren. Maitxok aitaren bila nola etorri ziren kontatzen du, eta nola lortu zuen ez eramatea.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OIA-008-019 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Kartzelan zegoen anaiak jakin zuen zein izan zen bera salatu zuena. Etxera bidali zuten segidan. Salaketa asko egoten ziren. Maitxok aitaren bila nola etorri ziren kontatzen du, eta nola lortu zuen ez eramatea.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Geo Joxe Leon atea zen... Karo, joten giñan 'ta ez genakigun.... Karo, iñok ez zekin zertik sartzen zin.'Ta nonbatte eun batin ai 'men zen kartzelako jefetakon bat pes libruk pasatzen 'o ikusten 'o ze denuntzi zuten 'ta hola. Gue Joxe Leon atzetik... Harrek ez baizun tontotik ille bat.
Atzetikan ikusi be denuntziatua zein zen 'ta san 'men ziyon: "ahora que me tengan todo el tiempo que quieran no me importa. Ya sé quien es mi denunciente". "¿Cómo sabes tu?" "Porque he leído". 'Ta, bi eunea biali zuten itxea!
- Hua san zulako igual?
- Karo, harrek...
- 'Ta geo zerbatt ingo ote ziyon 'o...
- Bai.
- Hoi gorra izan ber du ba jakittia zeiñek zeiñ iñ zun, ze askotan izaunak izango zin?
- Hombre! Hoixe ezaunak, herrikuk! Herrikuk!
- launik haundinak 'ta saten zuten!
- auzuak eta!
- Bai, ez onenak!
- Geo ordia, sate 'ute nahiz 'ta politikagatik ez, urtetan bizilaunak gaizki zilako 'ta aprobetxatu in zutela 'ta.
- Jesus... Maria 'ta Jose! Jesus! Dudan?
- Geo 're, geo 're.
- Geo 're bai.
- Geo, geo... Hoixe, Apaolakua 're hill zuten, zazpi alaban atta.
Gerra hemen bukatu 'ta, biño oiandikan san duguna, eaman itten zittuzten. azpiyak atetzen ai zela gizona, honeaiño galtzak gora, abarka hutsakin hartu 'ta Astiarrako kamiyun hantxe utzi 'men zuten hilta.
- Bai, Bai.
- zazpi haurren atta.
- 'Ta Larraburukuk'e bai!
- 'Ta ez zin enteratu!
- Larraburukuk 'e bai!
- Larraburukuk 'e zembat senide zin?
- Bai, hoik 'e bazuten.
- Bazuten? Atta hill hoiri 're! Hoik 'e hamahiru seme-alaba 'ro... Ttiki-ttikiyak geldittu 'ta atta afusilatu ziyoten.
- Geo ondotik asko eaman zittuzten. Ni akortzen naiz batzuk hola.
- Nahi zuten guziya itten zuten!
- Ordun eamaten zutena ez zen etortzen.
- Bueno, denak 'e ez, e! Ba...! Torri bai.
- 'Ta gue osaba 're, guk solterua, aman anaiya itxian gendun eta...zea, ordun San Markoa 'ta eamaten zittuzten, hartu 'ta eaman.
Eta etorri zin guarda zibilak izango zin, gu itxia erre 'ta bian geundela. Azkeneko zea batailloi harek itxia erre ziguten abiyeran, itxeik gabe geldittu giñan. Eta, etorri eta hua osaba eaman ber zutela bekin eta gue atta ez dakit nundik noa
zerbatte erderaz 'e pixkat bai 'ta komei 'ta behintzat, saardua itxian 'ta saardua eskeiñi 'yo 'ta hasi dia eaten 'ta hor 'men dute nahikua ean 'ta libre! atzea utzi 'ta osabaik gabe martxa beak. Harek salbatu zun. bestela akabo zen. Eamango zuten.
Attak saardua manez mozkortu! Eta... Utzi 'ta alde iñ.

Egilea(k): Irati Etxebeste

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia