Oiartzun (Gipuzkoa)

Fusilamenduak eta umiliazioak

Fusilamenduak eta umiliazioak <p>Preso batzuk fusilatu egin zituztela gogoratzen du Frantxiskak. Oroitzapen horiek txarrak dira eta izutu egiten da oraindik ere. Emakumeak ilea moztu eta kalean ibiltzen zituzten. Apaizak eskatu zuen horrelako umiliazioak ez egiteko.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OIA-008-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Preso batzuk fusilatu egin zituztela gogoratzen du Frantxiskak. Oroitzapen horiek txarrak dira eta izutu egiten da oraindik ere. Emakumeak ilea moztu eta kalean ibiltzen zituzten. Apaizak eskatu zuen horrelako umiliazioak ez egiteko.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta handik heldu giñala, Gaztañoko onduan zamazkiten beste bi detenittuta. Bi reketen erdiyan beste bi. Arritako bi anaiyak. Gue Joxe Leonek saten 'men ziyon: "Joxe Mai alde in zak!" Gaiña geo utzitzen baiziyoten igual zelaira joten pixa ittea,
pentsa 'zu ze zea kontrola zuten, e! "Alde in zak, alde in zak, ez zigutek gauz onik ingo guri hoik eta! Hik bakizkik hemengo biriak eta alde in zak Frantzi aldea, sei zak hemendik" eta "ez biño, geo anaiya bakarrik gelditzen duk eta!
Horrei geo zerbai pasatzen baiyo nik eskapo inta?" Ez zun eskapo in, biño bea hil zuten. Fusilatu in zuten hura. Joxe Mari bai. Heldu giñala, pes haik Gaztañoko onduan 'ta "aiyo gaztiak!" Holaxe san ziguten. " aiyo, aiyo" .
Dakat geldittua nik hura begitan erretrato bat ikusko banu bezela. Ze aurpegiya zeaman mutill harrek. 'Ta bestia gaztia, bestia Ferminek edadia zun, pentsa 'zu, ez zittun... Hamazazpi urte! Baldin bazittun! 'Ta bestia ez, bestia zartxio zen, biño gaztia, hogeita gutxi urtekua.
'Ta hoi gauza hoi denan rekuerduk e, hola tortze 'izkitenin 'ta, oaiñ hasten dinin hola... 'O... Eozer, oain bakizu ze naspilla dabillen denin!
- 'Ta bakarrik zaudenin, 'ta... Pentsatzen pentsatzen!
- Izutu itten naz, e! Orduko rekuerdua hain txarra dakat sartua! Eta kendu itten ttut telebisiyuk eta radiyuk eta denak! Eske zarrakua gaitza itten naute! Orduko momentuk, guk ordun oso gaizki pasa genun! Gezki, gezki, gezki!
- Holoko zeak, ez! Herriko jendia elkarren kontra 'ta horrek ze...
- Kontra 'ta nola!
- Miñ haundiya man ber du horrek e?
- 'Ta gue Luixak zun beldur bat! Porke ordun hasi zin e...! Illia mozten emakumiri, zeako, e....! Erretxikiko bi ahizpai. Pentsa 'zazu, haik zer zin gaizuak! Ezer ez! Ordun saten zen bezela, pes ezkertiarrak zin. Haik Donostira eunero esniakin jon 'ta torri itten zin 'ta bat behintzat,
itxetik iñoa atetzen ez zena, Maria Luixa pixkat gehixio zen, biño ezer ez hala 're. 'Ta hairi illia moztu eta hemen utzi xorta bat 'ta lazo espaiñola jarri han eta kalea!
- Ze burla, e!
- Reketik bueltan zittuztela. Viva España ejua iñez Errandoneku hortan hasi 'ta manifestaziyua bezela kalin ibilli bueltaka... Hoi da, eta bueno... ! In zittuzten bi eunin, 'ta hirugarrengun bikaiyua jon 'ta komandantzira 'ta san 'men zuten, bueno,
bea itten zela responsable denantzako 'ta itteko mesede andri hari pakin uztia, e! Herri guziyan parregarri zabilzaztela 'ta ez zutela eskubireik 'ta... euntalako bronka armatu 'ta hala moztu zen hura. Bikaiyua ate zelako. Biñon... gaizuak! Zea, bertaiño Altziberko...
Karrikako harrobiño torri beák eta han reketik hartu 'ta kalea, gaintik zea, viva Españaka 'ta haik "Viva" kontestatu!
- Ui! Ze erremeiyo ingo zuten!
- Bai, biño, ze ze ze benganza, e!
- Hombre!
- Lotsa 'ta...
- Dena!
- Umillaziyua! 'Ta ezertan sartu ez zin emakumik gaiña, e! Bakarrikan zila, pes hoi, Acción Vasca 'ro ezkerreko partidokuk zilako! Uf! Asike nik askotan saten dut: "jesus...! Oain saten da?"

Egilea(k): Irati Etxebeste

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia