Oiartzun (Gipuzkoa)

Ikurrina zanparazten

Ikurrina zanparazten <p>Gerra hasieran, Oiartzungo kalea erreketez bete zen. Frantxiska ogi bila joan zen batean, herriko ezagun batzuek ikurrina zanpatzeko esan zioten. Frantxiskak ez zuen egin eta ihes egin zuen handik.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OIA-008-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gerra hasieran, Oiartzungo kalea erreketez bete zen. Frantxiska ogi bila joan zen batean, herriko ezagun batzuek ikurrina zanpatzeko esan zioten. Frantxiskak ez zuen egin eta ihes egin zuen handik.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Karlistak hoikin juntatu al zin, 'o ze in zuten...?
- Bai, beira! Gerra hasi zen leno san duten bezela iandi horrekin. 'Ta handikan... bai, hiru lau eunea ya Oiartzunen sartu zin, e.
Eta ni akortzen naz, Katalintxoko leno san dutena, familiya geunden gue itxian 'ta klaro, ogiyik ez zen 'ta ogiya billa jon ber izaten zen kalea! Eta Joxe, hil zen, hora 'ta ni giñan deneko bialtzen zigutenak, biyek edadetsu berekuk...
- Anaia?
- Ez Katalintxoko semia.
- A!
- Joxe? A bai! Altziberren!
- Eta... Behintzat, gu biyek edadetsu berekuk, hamasei, hamazazpi urte 'ta pf! Beldurrik askoik ez ordun guk eta, kalea ogiya karri ber genula! "Bale".
baguzen hemen, Lizarrazpin barrena eta Zaku 'ta nola dia kalin? Hoin osabak eta... Haik Iturriotzen zoztenak, haik 'e kalea ogi billa! "Hara! Reketik sartu dia Oiartzunen!" Eta Oiartzungo beste izaun bat, heldu zen reketikin 'ta guk 'e bagenekiun ze sango ziguten.
"Hoik viva España sango digute 'ta guk agur kontestatu ber 'yogu". 'Ta "bai, hoixe in ber dugu". Karo, lembizikun...
- Karo, hamazazpi urte 'ta...
- Bai, biño, ez beldurrik lembiziko eunetan!
- Bai, biño, gehiyo, gauz gehiyo, gu bezela ez...
- Eskarmentoik 'e ez 'ta.
- ...Gu ttikiyak giñen, gu aman onduan 'ta guk ez genun zeaik, biño!
- Bai, hamasei, hamazazpi urtekin ya iertzen da...
- Bai, bai...!
- Bueno...! "¡Viva España jóvenes!" 'Ta guk: "agur!" 'Ta haik asko zekiten agur zer zen!
Gu pasa 'ta geo, haikin heldu zenak in ziyoten san gu abertzalik giñala. Jitu 'ta "¡Jóvenes, viva España!!" 'Ta Posteko Dolorexek, Iñarra 'ta hoin alkatia 'ta eondu zen horren izebak: "Jiba zizte ez bazute enteintzen".
- Kalea jon giñan, zer zen hura! Kale guziya reketez betia. Bua...! Dena hola, e! Eta kalea sartu giñan 'ta ez dut izena sango, zea, batek san zin besotik helduta, bi ahizpak zauden. San zin: "Frantxiska, hara hemen zuen ikurriña oain bakizu, ¡no os valen eta a pisar esto!"
"Zer?" "¡Sí sí!" Gaiña erderaz hitz eitten zuten. " Tienes que pisar." "Kostako zattuzte erki!" Nik buelta eman eta oaiñ bankuk eta gauzak dia, biño guk leno bian genun saardoteiya, Garmendikuk hor saardoteiya genun bian.
- Xabalen azpiyan zeona hura zuena zen?
- Bai. Eta nik betik gottiko pasua banekin erki, 'ta ni pasillotik xiau....! Sartu nitzan hara, saardoteitik atera 'ta ni itxea ogiyik gabe! Biño dembo askoa e!
Biño dembo askoa e! Ez pentsa neska hoik utzi zitela ben pixkatin ben ondotik u...! Zarpatik helduta! Eta, itxea etorri nitzan 'ta ogiyik gabe 'ta: "hombeste dembun eonta ogiyik gabe heldu za?" Amak. "Biño ze aittu za oain arte?"
'Ta san niyon, atta 're han zen 'ta: "bira, jon ga 'ta holokok 'ta holokok, e, san dite ikurriña zampatu ber nula! Eta esan yotet kostako yotela erki 'ta saardoteitik barrena sartu 'ta eskapo iñ 'ta torri in naz!" 'Ta gue attak san zin: "oso erki iña! Igual da zein den koloreko ikurriña,
ikurriña oso gauza sagradua da 'ta ez da sekula hanka azpiyan ibili ber, oso ongi in zu!" Ui...! Hura poza neria!

Egilea(k): Irati Etxebeste

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia