Oiartzun (Gipuzkoa)

Errepublikazaleak baserrian

Errepublikazaleak baserrian <p>Maitxok gogoan du gerran errepublikazaleak eduki zituztela Isturitzen. Lehendabiziko batailoikoak ongi portatu ziren beraiekin; hurrengoak, berriz, ez.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OIA-008-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Maitxok gogoan du gerran errepublikazaleak eduki zituztela Isturitzen. Lehendabiziko batailoikoak ongi portatu ziren beraiekin; hurrengoak, berriz, ez.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Guk... Zeak euki genittun, gorriyak!
- Klaro! Zuek haik hartu arte!
- Bai.
- Hemen pasa genittun bittartin!
- Baserriyan gorriyak euki zenittuzten?
- Bai, barrenin. Batailloi bat, bi batailloi eondu zin! Aurrenekuk... Oso onak gaiña! Jesus! Gaiña han zen, Joxe Mari, handik, handik hiru torri giñan. Ttikina betzi hillabetekua, eta geo, ordun jaiyua, oihaletakua, goun dakat, ttikiya,
azidentin hil zena, Joxe Mari hua, hogeita zazpi urtekin hil zen, hua ttikiya 'ta uoi....! Denak han ibiltzen zuten, besuan barrena 'ta, bai batailloi oso osua! Irunguk matrimoniyo bat, etorriyak, bi haur amonakin utzi eta etorriya! 'Ta geo enteratu....
- Bean artin, e?
- Bai, gerra etorriya haikin! Eta geo ama enteratu zen hil zila biyek! Frenten batin biyek hill, in zila! Bai hola... Geo haik jun 'ta berriyak etorri zin!
Haik demoniyuk zin! Impernuko etsai guziyak bekin zittuzten! Gue attonai 'ta... Lepuan katiak 'ta... Denak kendu! Kontuz e! Denak pistolakin haik!
- 'Ta haik 'e gorriyak zin, miño...
- Igual igual! Bai, biño, beste zean, txandatu in zin 'ta!
- Karo, batailloiyak!

Egilea(k): Irati Etxebeste

Pasartearen kokapena

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia