Belateko lapurren urkamendua
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ODI-004-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Gipuzkoa eta Nafarroako muga-zaintzaileak. Bide-lapurrak Belaten. Urkamendiak ekarri omen zuen lapurren amaiera.
- Auzoa: Ziaurritz
- Proiektua: Koldo Artola: Ziorditik Uztarrozeraino
- Elkarrizketatzailea(k): Koldo Artola Kortajarena
- Data: 1986(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:03:14
- Erref: ODI-004/003
- Kodifikatzailea: Aintzane Agirrebeña
- Emalea: Koldo Artola Kortajarena
- Gaia(k):
Transkripzioa
- Hemen bazen kontu zahar bat, inoiz leitu dudana, ‘El Brujo de Anozibar’ edo... aditu duzu zerbait Inazio? Brujo de... zea, Anozibar? e... Anozibarko kontue, ez zan brujoan kondaire, ez.
- Ez? nolakoa da?
- Lapurrek baziren, lapurrek...
- (Berriemailearen laguna:) Oye, pero brujo también habría habido, aparte de aquellos ladrones... aparte; ya tiene razón éste, ya.
- Lehenbizi zu oroitzen zara... de unos ladrones ¿no, Inazio?
- ¡Nooo!... he leído algo, he leído; por ahí estará un librico, en casa tenía yo, ya se ha perdido.
- Eta ez zara oroitzen zer erraten den hor edo?
- Ori... oiek ziren... Gipuzkoako... fronteran ziren mikeletiak! ta emen ziren, berriz, beztzen... izen bateki! Lantzen... ¿no tenían aiek?... guardianiak!
- Eta ixtorioa nola gertatu zen?
- Ta, aiek? orduen baitziren, nola erraten da euskaraz oräi... a los arrieros ¿cómo se llamaba?
- Mandazaiak edo...
- Mandazaie pai, ta, Belate...-ko... oiana pasteko, artze(n) zuten Lantzen, giek, ta giek tziren oiek, lapurrek, ta ken tzitioten krixme guziek, euzki gañera.
- Zer guziek, krismek?
- Dirue, dirue...
- Nola erran duzu, krisme?
- (Laguna:) Todas las crismas...
- Ah, krisma erraten da, e?
- Bai.
- Hori da kontua? eta gero, handik bertzeko zer?
- Gero... akabatu ziren kuadrille oik, akabatu zien; bat alde batetik, bestzea bestzetik eta, lapur... in tzuten lekue? sententzie tor tzelaik? Juzgaduti? an paratu zuten... lepazure moztu, te... tzilintzen, burue, ta Anoziberkoa... torri, torri zelai? ne abuelok erraten tzien neri... bizerra atra in tza-, atra zaiola terribliago!... il t’ondöan, bizer bat aundie, e? arront aundie bizerra.
- Hildakoari, e?
- Bueno, nik e... etzaket geiago erran, atsak apurätzen zaide oai ere, apats, (zuzenduz:) atsa(k) apuretu neri.
Egilea(k): Koldo Artola Kortajarena
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!