Ibarruriko elizara ortozik; Erretxina, petrolioa, argizaria eta kandela
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MUX-042-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Ibarruritarrak baserririk bizi ziren gehienbat. Jendeak ez zuen behar gauza askorik bizitzeko. Bere jaunartze egunean, Ibarruriko elizaldera arte ortozik joan zen, abarketak bertan jantzi eta erantsita. Argia erretxin grisarekin, petrolioarekin, argizariarekin eta kandelarekin egiten zuten. Kandela aurrerapen handitzat zuten.
- Auzoa: Ibarruri
- Proiektua: Zornotzako aditz-eren karinkara
- Elkarrizketatzailea(k): Luis Mari Zelaieta
- Data: 1988(e)ko abuztuaren 04a
- Iraupena: 0:01:26
- Erref: MUX-042/005
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Emalea: Amorebieta-Etxanoko Udala
- Gaia(k): Iritziak » Antzinako bizimoduari buruzkoak , Herria, azpiegitura » Berrikuntzak » Argindarra eta ura
Transkripzioa
- Ta jentie Ibarrurin eta Ajuriasen-eta zertara dediketan zan? diñot baserriittik bizi zan edo...?
- Baserrittik! Han joaten bazien batzuk Bilbora-edo fabriken batera-edo, ba eskapetan baeben banakan batek ba biherrik ez dekonan batek edo biher eitteko moduen dauenan batek, ostantzien bestiek lurrien han, han [hutsei zerrike] tragetan, errementetan.
- Ta gitxi ataraten zan.
- Gitxi? ni eindde nau "primera comunión" abarketa zinttak ein, lotu eta galtzabe modu batzuk barrure sartun ta ortozik kilometo bi mendiritten joanda, ha handik Ajuriastik Iborriko elizaldera. Han abarketak erantsi ta jantzi ta atzera ipiñi ta etxera ortozik, ortozik! Argixe erretxin griseaz, gero petrolixuaz, ta gero argizaizaz, ta gero kandelie. Ene! kandelie izen zan, ene, bo kandelie! kandelie eta petrolixoa. Ta gero ipiñi eban hori beste zer hori ta gero hau ta holantxik. Ezer ezin ikusitte, ezer ezien.
Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!